Zer BAI den BIOLOGIA
Lanka doktoreak, lehenik eta behin, "Hamerren fokua" izenekoaren interpretazioaz hitz egiten digu. Gorputz eta arimaren osasuna. Programa biologikoak. Benetako sendatzeak nola ematen diren.
Bigarrenik, ZEREZ eginda gauden ulertzeko oinarriak azalduko dizkigu. Bere hitzetan: "SUBSTANTZIA trinkoa, liposoluagarria eta bizitzaren eraikitzailea da"... "energia horrekin eginak gaude, horregatik beti esaten dut sustantzian pentsatu behar dela, eta ez partikuletan".
Lanka doktoreak Demokritoren teoria atomikoak egin duen kaltea azaltzen digu: "teoria atomikoak atomoetan bakarrik pentsatzea ahalbidetzen digu. Gure pentsatzeko gaitasuna kaltetua izan da, zikiratua. Partikuletan pentsatuz dena korapilatzen dugu eta EZ dugu ulertzen ikusten duguna, Kosmosean integratuta gaudela ". Uraren 4.egoera, sustantzia bezela ulertzeko beharra.
Honako hauek ere aipatzen ditu: energia bizitzaren jatorri gisa askatzeko mekanismoak, gure kosmosa osatzen duten interkonektatutako mintzak, zirkulazio-sistemaren funtzionamendua ikuspegi horretatik, RNAren eta DNAren funtzioak, bakterioen egokitzapena (pleomorfismoa?).
Amaitzeko, "covid muntaiaren" azterketa erradikala egiten du, eta, beti bezala, itxaropen-mezua eta informazio hori zabaltzen jarraitzeko beharraren mezua uzten digu.
Beste bideo argigarri bat, Barea anaiena, Lankaren tesiak laburbilduz, hau gazteleraz: