Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Munduko hizkuntza-gatazkak aztertu

Munduko hizkuntza-gatazkak aztertu

Markos Zapiain 2024/03/06 11:31

Txillardegiren ustez, funtsezko jakintza da Soziolinguistika Euskal Herriaren etorkizunari begira. Biziki zaigu interesgarria aztertzea nola gainditu dituzten arazo diglosikoak hizkuntza arriskuan izan duten herriek, nola batu dituzten dialektoak, nola sortu duten zaurituriko      —are hiliko— hizkuntza berpizteko legedia. Eslovenia iruditzen zitzaion Euskal Herriaren eredu egokiena, lurraldearen tamainagatik eta biztanle-kopuruagatik ez ezik, baita esloveniarrek beren hizkuntzari eusteko erakusten duten duintasun ausartagatik ere. Hizkuntza-gatazkak dituzten beste hainbat herrialderen kasuak ere aztertu zituen, gurean aplikatzeko irakaspenen bila: Flandria, Islandia, Txekia eta Eslovakia, Eslovenia, Kurdistan, Armenia, Quebec, Estonia, Letonia eta Lituania, Georgia, Bretainia, Okzitania, Korsika, Galizia, Katalunia eta Andorra, Finlandia, Bretainia, Gales, Kurdistan, nola igaro diren Tunisia eta Aljeria frantses izatetik arabiar izatera, amazigen arazoak Aljerian, etab.

Txillardegiren iritziz, ezker abertzalearen kanpoko harremanetan, neurriz gain puztuta zeuden Hego Ameriketako herriekikoak, eta munduko gainerako eskualdeak bazterturik. Txillardegiren susmoa zen ezker abertzaleko marxista ortodoxoek nazioarteko iraultza baino maiteagoak zituztela solasaldi luzeak espainolez goxo-goxo, Hego Amerikak gure herriari eredu egokirik eskaini ahal ez izan arren, ez hizkuntz-politikan eta ez borroka sozialetan. 

Dena den, hizkuntza hiltzen uztea edo hizkuntza honezkero hila berpiztea: katearen bi mutur horietan gaelikoa eta hebreera kokatzen ditu Txillardegik.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.