Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / "Koldo"

"Koldo"

Leire Narbaiza 2024/03/12 09:40

Koldo izena modan jarri da, ez jaio berrien artean, ordea. Esango nuke erregistro zibilean azken hamarkadan, behintzat, ume gutxi inskribatu dituztela horrela gure inguruetan. Baina Espainiar estatuko komunikabidean etengabe erabiltzen dabiltza azken boladan. Koldo ala Koldobika da? Luis izan zena, berbataiatua ote, Mitxelena lez? Sabino Aranak asmatua, beste hamaikatxo moduan. Clodovicus-etik sortu zuen. 

Halere, Koldo hitza ez da zabaldu hedabideetan besterik gabe, ustezko ustelkeria kasu batekin lotuta dagoen pertsona baten ponte-izena delako baino. Koldo. eta “Koldo auzia” izendatu dute. 

Estatu espainarrean makina bat ustelkeria kasu egon izan dira, baina ez dut ezagutu bat ere Antonio, Juan edo Maria izendatu dutenik. Bai, ordea, Gurtel, Malaya, Noos… Enpresen izenak edo gaitzizenak jarrita, baina izen propiorik ez. 

Koldo. Zergatik? Exotikoa egingo zaielako grazia hori. Seguru nago horretaz. Lehenengo aitatu zuenari bitxia egingo zitzaion, eta hala idatzi zuen lehenengo titularra. 

Kontua da espainoltzat gaituztela, baina gure “zera” guztiak arrotzak egiten zaizkiela. Graziak grazia eragin, Garzia bada ere.

etiketak: Koldo
iturri
iturri dio:
2024/03/12 09:46
Kaixo, Leire.

Juan Guerra auzia izan zen Espainian 1980ko hamarkadaren bukaeran, Alfonso Guerra presidenteordearen anaia.

Baina gehienak ez dira pertsona izenak, zuk esan bezala.

Hona hemen gaztelaniazko Wikipedia:

https://es.wikipedia.org/wiki/Caso_Guerra

https://es.wikipedia.org/wi[…]ol%C3%ADtica_en_Espa%C3%B1a

Bixi bizi.
Markos Zapiain
Markos Zapiain dio:
2024/03/13 21:52
Leire, guk arazo piloa daukagu (gutxiagotasun konplexutik datorren harrokeria…), baina espainolek euskal izen-abizenekin dutenak atentzioa ematen du.

Bi kasu baino ez aipatzearren, PSOEkoak biak: GALekoekin lotua izan zuen Ricardo García Damborenea eta Juan Carlos Rodríguez Ibarra, aurrekoa bezain zentralista. Espainiako politikan ez zegoen beste Ricardo Garcíarik, ez Juan Carlos Rodríguezik. Gurean berriz Fito Rodríguez abertzaleak inongo arazorik gabe zerabilen eta darabil Fito Rodríguez. Jakobinoek, berriz, periferiako exotismoa behar, nor sentituko badira. Ezta? Zer azalpen du, bestela?

Koldo Garcíaren kasuan, egia diozu, Espainiak orain arte ia inoiz ez dio ustelkeriari pertsona-izenik jarri.

Bestalde, El Confidencial, El Mundo, La Razón, ABC, El País, eldiario.es… lehenbiziko egunetan denek erabili zuten Koldo García Izaguirre. Espainiako politikan ez dago beste Koldo Garcíarik, ez zuten balizko nahasmendua saihesteko egin, baizik eta Izagirretartasuna nabarmentzeko. Zertarako bestela?

José Luis Ábalos, Santos Cerdán, deitura bakarra: aurretik ezagunak zirelako agian. Ados.
 
Baina kasuan nahastutako Juan Carlos Cueto eta Víctor de Aldama, beste askoren artean, inork ez zituen ezagutzen, eta deitura bakarra.

Elkartasuna hemendik eta besarkada Koldo Izagirrerentzat.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua