Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik / Pandemien Itunari EZ!

Pandemien Itunari EZ!

Asier Arregi 2024/03/12 14:55
Osasunaren diktadura jasateko arriskua daukagu. Gora gure BURUJABETZA! Martxoak 16 Madrilera! ROMPE

EL SILENCIO

Gure eskubideak eta askatasuna erasotu, urratu dizkigute gobernu eta alderdi politikoek, inongo arrazoi eta justifikazio zientifikorik gabe, baina Zientziaren izenean. Gezurra eta manipulazioa, beldurraren bitartez pertsonen pentsamendua eta jokabidea eragiteko.

OMEan (kastellanoz OMS delako elkarte pribatuan) gure osasunean inolako interesik ez duten farmazia multinazionalek agintzen dute, gehiengo oso osoa dira. Eta agintaritza hori, Munduko Ordena Berriaren hastapen diktatoriala izateko estrategia aurrera eramatekotan daude. Gure burujabetza deuseztu. Giza eskubideak pikutara. Informazio eskubidea, adierazpen askatasuna, Nuremberg-eko ituna...dena hankazgora.

Iingenieritza soziala, neurolinguistika ondo erabiltzen dute, egoera hau salatzen dugunak denak zaku kutre zikin batean sartu eta adjektibo despektibo errepikakorrak erabiliz, negazionista, bebelejias, anti-vacunas, terraplanista, perroflauta eta abar. Metodologia hau Goebbels-ek ondo azaldu zuen bere propagandarako hamaika arauetan baina orain metodologia findu egin dute. Uhin eskalarrak eta frekuentzia elektromagnetikoak gehitu dituzte gure garunen frekuentzia elektromagnetikotan eragiteko, koloreak, letra tipologiak, esaldi berdin-berdinak munduko komunikabide guztietan. Eta helburuak lortzen ari dira.

Orain!!! onartu du Espainiako Gobernuak maskarillak derrigortzeko ez zeukala inolako froga zientifikorik. Eta zer gertatzen da milaka eurotako isunak kudeatu behar izan ditugunokin, kontutik diruak enbargatu eta abar... Gero hilabeteetara dirua bueltatu egin ziguten baina helegiteak aurkeztu beharra, denbora galtzea, kaltea eta jazarpena jasan ostean. Tartean txibato tontoren bat edo beste ere, ilegalki herritarron aurka jarduteko polizia xaxatzen.

Eta zer gertatzen da umeei egindako kaltearekin? Hainbeste ordu eskolan musukoa jarrita, leihoak irekita eta irakasle artaburuen (batzuk oso handiak) jazarpena jasaten sudurra kanpoan zutelako arnasa hobeto hartzeko. Adin horietan, aurpegia ikusi barik komunikatzen...En fin... Eta inork ez dauka erantzunkizunik.

Itxialdia bera, antikonstituzionala dela erabaki da juridikoki, mugikortasun neurriak, taldean ezin elkartzea...dena legez kanpokoa. Baina jende gehienari berdin zaio, paso egiten du, lotargoan jarraitzea nahiago du. Berriro derrigortzen badute ere, esklabuen mozala jartzeko prest.

Legez kanpokoak izan diren neurri hauen antzekoak edo okerragoak hartzeko eskumena OMEri eman nahi zaio.

Esnatu beharra dago, baina ez dakit nola. Arrazoiak jada zipitzik ez du balio eta. Familia askotan 2021eko txertatugabeak gabongau afaritik kanpora utzi zituzten inolako logikarik gabe, inolako justifikazio mediko edo zientifikorik gabe. Txertatutako pertsonak txertatugabearen presentziagatik beldurtzeko gai izan ziren. Ez ahaztu.

Edozein modutan, marra guztietatik asko pasatzen ari dira. Ebidentziaren ebidentziaz, nire nahi eta ustez, geroago eta pertsona gehiago engainatuak izan garena jabetuko da, egia onartzen eta pauso hori emateko krisi pertsonala gainditzen (ez baita erraza pauso hau ematea), nahiz eta horretarako gertuko pertsona askoren, tronboak, iktusak, minbiziak, bihotzekoak, miokarditisak, umeen heriotzak eta osasun okertze bortitzak ikusi beharra izan.

Iruñean, Portugalen bezala, hildakoen oraingo datuek Pandemiako garairik txarrenetako datuak gainditu dituzte, errekor berriak, Diario de Navarrak jasotako moduan. Zergatik ote? Ze faktore aldatu da pandemiaren ondoren? Aldaketa klimatikoa dela esango al digute? Edo ixil-ixilik ea soinu askorik gabe pasatzen den utzi...?

Ixiltasun hori apurtzeko ordua da.

Psikopatek beraien entramatua urte askotan zehar antolatu dute. Alderdi politiko guztiak ondo kontrolatzen dituzte agerian ez dauden elkarte sekretuen bitartez. Berdin banka, komunikabideak eta enpresa handiak. Botere asko da.

Baina... irabaziko dugu. Ez dakit ziur belaunaldi honetan edo gure seme-alaba edo bilobenean, baina irabaziko dugu. Herriak irabaziko du. Gutxi dira eta munduko Historiaren inflexio puntu honetan, geroago eta jende gehiago esnatzen joatean, gu manipulatzeko erabili duten beldurra biderkatua bueltatuko zaie.

Jon Ander Etxebarria larunbateko manifarako deialdiko prentsaurrekoan:

Ángeles Maestro ere bikain:

Osasuna eta Askatasuna!

OME GELDITU!!!!

Juanjo Martinez medikua OMEri buruz:

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.
Azken erantzunak
Jode, zelako zomorro-friki-nerd itxuria dakazuen ... Oier Gorosabel, 2024/03/13 14:39
Millesker Eider, 2023/12/27 22:39
Zabieeerrr Zabier Adan Porreneiro, 2023/11/24 17:37
Bapo. Ondo ulertu nuen aurrekoan. Eskerrik asko. Amatiño, 2023/08/28 16:16
Bai adiskide, badago larrialdi klimatikoa eta ... Asier Arregi, 2023/08/28 15:26
Adiskide: alde zein kontra, besteen iritziak ez ... Amatiño, 2023/08/28 11:18
Ederra sartu digute bai, jaun andreok. Horretan ... Joseba Argintxona, 2023/08/13 20:18
https://hermanosbarea.tv/video/aguas-de-arriba-y-m... Asier Arregi, 2023/02/22 15:12
Hala bedi! Asier, 2023/02/18 12:41
Artikulu bikaina. Lerro gutxitan laburbiltzen du ... odlok, 2023/02/16 12:02