Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Punk estiluan

Punk estiluan

Oier Gorosabel 2024/03/13 14:10
King Kong teoria, Virginie Despentes, Itziar Diaz de Ultzurrun (itzultzailea).148 orrialde. Euskara hizkuntza. Elkar(e)k argitaratua. ISBN: 9788490276822

Horrek dakan alde onakin (espontaneidadia), eta txarrakin (erdipurdizkuak justifikatzeko atxekixia). Liburua gustau jatak, eta zati batzuk oso argigarrixak egin jataaz; gauzak beste ikuspegi batzutatik erakusten-eta. Halan be, idea-zaparradan gauza batzuk ondo lotu bakuak begittandu jataaz, King Kong teorixia bera adibidez (txarto ulertu ez badot, momorruan eta neska polittan arteko queertasuna). Zuek ze iritzi?

Hamen paperjale.eus-en botatako beste iruzkin batzuk (atzetik aurrera):

  • Amaierako kapitulua, agurra, epilogua, hau bai: manifestu itxurako testo laburra, eta sintetikua. Trintxerian alde berian gagozela baieztatzen destana.
  • Pornuan eta King Kongen atalak nahastoso xamarrak egin jataaz, bestiak baiño kaotikuago, ahuak emon ahala idatzittakuak edo. Oso punkak, hori bai, baiña diskurtsuan kaltetan. Bigarrena, liburuari izena emoten detsana gaiñera, pixkat "pintzekin hartuta" moduan begittandu jatak, inkonsistente xamarra.
  • Hau bai, bortxaketiakingo jarreria (kontsumatua, zein potentziala) bai begittantzen jatak oso iraultzaillia. Honengaittik bakarrik bada be, liburu hau edozein neska gazteri zein emakume helduri oparitzeko morokua begittantzen jatak.
  • Argumentu zaparradan, oiñ arte irakorri dotena ezaguna eta arrazoizkua begittandu jatak: handik eta hamendik -liburu hau iruzkinduz, edo beste- sare sozialetan irakorri dittudazen gauzak. Bortxaketa-kulturan sartzia, ostera, argigarrixagua izan dok. Amorruz idatzitta -zelan ez-, oiñ arte konturatu izan ez naizen gauzak seiñalatzen jittuk. Esate baterako, 60 hamarkadatik frantziar gizonak gerretan ez parte hartu izana, eta bortxaketa "zibillen" gorakadia lotzia. Oso ondo ekarritta, eta terriblia aldi berian...
  • Inguruan "hard" feministak eukitta, eta performance cortapichas harena entzunda, nik uste najuan hobe nebala leku batzutatik aparte ibiltzia, endreduetan ez sartziarren. Liburu hau be, etxakixat zergaitik, onda horretakua zala uste najuan (izenburua? idazlian aurpegi ez oso adeitsua?) eta beraz, neretako ez zalakuan, ez najeukan irakortzeko asmorik. Halan be, etxera ale bat allegau dok. Eta, ba, zelan ez pixkat kurioseau? Lehelengo pajinak ikusi, eta, tira, diskurtsua pixkat "sopiña", baiña irakortzeko morokua begittandu jatak. Liburuan jabiakin komentau, eta nere aurreiritzixa zuzena ez dala, eta liburuan gizonok ez garala etsai baieztatu jestak. A bai? Ba orduan irakorriko juat. Ea zer moduz...
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024