En el nombre de ellas
Kote Camacho zinegile, marrazkilari eta Independenteako sustatzaileari Euskadi Irratian eginiko elkarrizketa duela egun batzuk entzun nuen. Bazen ordua komunikabideren baten gai honi ondo heltzeko. Zorionak Kote, elkarrizketan bikain!!
Aspalditik neukan En el nombre de ellas ikusteko nahia. Atzo, ikusten hasi eta hiru atalak bukatu arte ezin sofatik altxa. Hitzik ez dago... animorik handienak, elkartasuna, besarkadak... hor agertzen diren emakumeei, ixilean dauden emakume guztiei, kaltetutako familiei eta emakume hauei laguntzen egon zareten guztiei. Ze bakarrik egon zareten... Gure burua lotsarazten digu honek. Ze gogorra Bortxaketen Jauregia edo el puto palacio de las violaciones horretan berriro ere jasotako tratu txarrak edo ber-bortxaketak.
30 urte baino gehiagotako trama da, itxura baten diluitzen utziko dutena Cabezudo turkiar kabezudo bezala erabilita, psikopata kriminal honek kartzelara urte askotarako joateko merituak berak bakarrik egin bazituen ere.
Bortxatzaile hau tramaren zati bat da bakarrik. Berak, epaiketan ere argi abisatzen du, hor bideotan jende oso esanguratsua dagoela, telebistako esatariak, politiko garrantzitsuak, militarrak, poliziak, aktoreak, bankariak, epaileak... eta auskalo emeritoa ere sartuta ez ote zegoen. Horregatik ere, Cabezudoren harropuzkeria, bere burua salbu ikusten baitzuen inplikatutako boteretsuak eta aurreko epailearen ageriko konplizitatea kontuan izanik.
Non egon dira alderdi politikoak, zer daukate izkutatzeko? Non feministak, biolentzia matxistaren aurkako militanteak... non egon gara gu, gizarte laua? Ezikusiarena egiten? Zer kaka dago hor izkutuan? Nork dauzka bideoak... Ertzaintzak? Argi dago, goikoek ixilarazten dutela hau, baina ezin izan dute guztiarekin.
Ikustekoa Netflixeko Disney dokumental hau.
Eta Kote Camachoren Puzzleak (Bortxaketen Jauregia) laister ikustea espero dugu... Zorterik onena eta ea Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian ere sartzen den.
- EGUNERAKETA (Independentearen eskutik): Puzzleak, Bortxaketaren Jauregia Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian aukeratua izan da sail ofizialean lehiatzeko, eta apirilaren 14an, hots, datorren igande honetan emango dira saileko film labur guztiak, arratsaldeko 16:30ean, Donostiako Antzoki Zaharrean. Ateratzean pintxo-pote baten bueltan elkartuko da Puzzleak, Bortxaketaren Jauregia lantaldea eta lagunak Juantxo tabernan.
Bukatzeko, dokumentalaren bukaeran agertzen den esaldia:
EL SILENCIO DE LA SOCIEDAD PERPETÚA EL ABUSO
Gizartean isiltasunak gehiegikeria iraunarazten du