Blogak
Nortasun bretoiak ez du iraungo parpaila-opilaz eta gurin gaziaz
2025/09/05Gwennyn kantari bretoiak dei egin du, ahalik eta jenderik gehien bildu dadin bihar, irailaren 6an, Bretainiako kultura eta hizkuntza aldarrikatzeko izango den kontzertuan. Deia ezin argiagoa da: kultura bretoiaren bihotza hizkuntza da eta, hizkuntza galduz gero, “nortasun bretainiarrak ez du iraungo parpaila-opilaz eta gurin gaziaz (1)”.
Txiki eta Otaegi… Franco beranduegi hil zitzaien
2025/09/01Txikik eta Otaegik (1) ez zuten hautu politikorik egiteko beta askorik izan, Franco zendu baino bi hilabete lehenago hilarazi zituztenez gero. Diktaduraren kontra euren bizitza eskaini zuten, baina ez zuten diktaduraren osteko garaian jarrera politikorik adierazteko aukerarik izan. Tamalez, eurentzat behintzat, Franco beranduegi hil zen. Beranduegi hil zitzaien.
Etxe-ehunzangoa, 'Scutigera coleoptrata'
2025/08/31Gure inguruko ehunzago edo kilopodorik ohikoena, ziurrenik. Handi samarra, bizia, bizkorra; animalia zoragarria!
Frantzia, iraultza berriaren ataritan ote?
2025/08/28Frantses ororen %68k gaitzesten du 2015ean François Hollande presidenteak egindako barruti-banaketa eta erabateko erreforma eskatzen. Frantsesen %73k egungo legeak aldatzeko plebiszitoa nahi du eta %71k begi onez ikusiko luke federalismoaren aukera.
Luminiszentziaren argiak eta gerizak
2025/08/24Egunotan eskaini da Donostiako Artzain Onaren Katedralean “Luminiscencia. Leku mitiko batean ikuskizun murgilgarria eta entretenigarria”. Bertatik bertara ikusi dugunoi biharamunean bidali digute emailez nork bere irizpidea adierazteko eskabidea.
Autismoa
2025/08/22Gehitzen doan gaitz ez-genetikoa, neurotoxikoak gehitzen doazen hein berdinean gainera, kasualitatez baino gehiago, kausalitatez.
