La rehostia!
Fermin Herran, nahikua heban lehelengo orrialdian ohartxo bat ipintzia, liburuan nundik norakuak azaltzen! Kostau jatak ulertzia, idazlan hau Labairun "Historia de Bizcaya" mamotretuan indize bat baiño ez dala. Hau da: tomoz tomo, liburuz liburu, txatalik txatal, ikutzen dirazen gaixen aipu ultralaburrak. Aspergarrixa baiño aspergarrixagua. Eta nahiz eta kontu interesgarrixak be topau dittudazen (ikusi iruzkiñak), Labairuna zuzenian irakorritta be egin lajeikek hori, PDF billaketekin, eta gaiñera info gehixago lortuta! (seguro nago kontu interesgarri asko pasau jataazela, laburran laburraz). Ez irakorri.
Paperjale.eus-en botatako arrantzak (atzetik aurrera):
- Bakotxari beria: liburu honi esker hainbeste hari interesgarri topau jittuadaz, wikipedian tiratzeko.
- eu.wikipedia.org/wiki/Jos%C3%A9_Santiago_Ruiz_de_Luzuriaga
- eu.wikipedia.org/wiki/Hern%C3%A1n_Gonz%C3%A1lez_Nieto
- eu.wikipedia.org/wiki/Uretan_iratotze
- Ya kontua galduta jaukat, Erdi Arotik hasitta, zenbat bidar ukatu jakon Castro Urdialesi Bizkaian sartzia. Mobbing argixa jirudik, Bilbok merkataritzian de factoko monopolixuari eusteko, zergaittik eze, Enkarterrixa Bizkaitzat hartzen badok, Castro be hala izan beharko lajeukek, mapia begiratzia baiño etxagok, geografia, orografia eta hidrologia kontuan hartuta bixak bat dirazela ikusteko.
- 1624: "algunos bascongados del Potosí, en el Perú, representaron al Señorío las persecuciones de que eran objeto, por los hijos de algunas provincias de España y los criollos de la tierra, movidos de envidia del buen proceder y medios suaves con que adquieren oficios y haciendas, y porque pretenden y han pretendido el real servicio como tan leales vasallos y administración de la justicia contra los ociosos y vagabundos. Al propio tiempo enviaron cierta cantidad para que Bizcaya interpusiera en la Corte su influencia a fin de enderezar tantos agravios". Euzkadi S.A. avant la lettre. 😈
- Egixari zor, liburua astuna dok, baiña hainbeste hari mutur interesgarrittik tira egitteko aukeria emon jestak. Aurreragokuan enpozamientuak izan ziran modura, oinguan Nieto lizentziaua. eu.wikipedia.org/wiki/Hern%C3%A1n_Gonz%C3%A1lez_Nieto
- 1564: "...para ser vecino de Bilbao se exigía limpia sangre por los cuatro costados (...)", Kontrarreforma garaixa, zelako ittolarrixa! "...se propuso que el corregidor mandase poner en práctica lo que estaba ordenado sobre gitanos y vagabundos. Se ordenó la expulsión de dos vecinos porque procedían de judíos. Se mandó que los alcaldes enviasen presos a los vagabundos y que los descendientes de conversos fuesen expulsados (...)". Nik ostera, ezagutu nahiko najeukez erromintxelen bizimodua, Ibrahimen kezkak, Samuelen kulturia. Baiña ez: hórrek detalliok ez zittuan inportantiak. Ostera, eliztarren zerga bilketen repartimentua, abadien eskalafoia, jauntxuak elizan ze lekutan jartzeko eskubidia zeken, eta halako detalle "inportantiak", zitz eta mitz azaltzen jeskuk Labairuk.
- 1554: hamen jabigu San Cañonazos, Jesusen Merkatal-Konpañian expantsiño betian, sukurtsalak zabaldu eta zabaldu.
- Idazliak zeozer jaukak Lekittokin? Takian potian agertzen dok-eta, beste herri askok baiño gehixago esango najeukek. Edo bestela jauntxo kopuruan adierazgarrixa dok.
- 1571: "Su alteza despachó una provisión para que no se abusase en los precios que les llevaban por comidas y posadas á los procuradores del Señorío que asistían a las villas". Izan be, zenbat diru "galduko" zan ogasunetik, azpikontrataz azpikontrata, bihargiñan poltsikoraiñok allegau arte... Barrixak zahar.
- "En 8 de septiembre de 1511 se dio la provisión prohibiendo que ningún convertido de moros ó judíos se avecindase en el señorío". 20 urte lehenago "konbertidu ala alde" ultimatuma emon, eta gero hau. Zittalkerixa horren aurrian gaitzespenik ez, Labairuk.
- 1500 inguruan "se descubrieron las brujerías y sortilegios de los herejes de la Sierra de Amboto; su principal diabólico error consistió en dedicarse a la hechicería". Ai Labairu Labairu, menderik mende follaniñuak babesten ibillittako hire sektako kondeniak, nere sinpatixia piztia baiño etxok lortzen.
- Jauntxuen bizimodua (p.158): "235 casas guerreras forman el cuadro de las casas torres banderizas del Señorío, y quizás queden algunas sin registro. Por su abundancia se llegará mejor a conocer los horrores y malestar que pudo reinar con ellas en Bizcaya, en esos tiempos de lucha durante del siglo XV. (...) En ellas se mantenían día y noche calderas al fuego con viandas para todo el que a cualquiera hora llegase a la casa fortaleza, y á la hora de comer y de cenar se llamaba con una bocina para que los que pertenecían á la torre vinieran á ella".
- Bueno, jauntxo zaharrak ez, harek, gehixenak bere mundu feudalian jabizak-eta; ostera, zabaldu barri dan subkontrata/merkataritza/enpresaritza mundu erraldoi hori ustiatu nahi dabenak ukondoka jatozak. Laster jarriko dittuk jaun zaharren pare, baitta sorpasso egin be.
- Hala, agertu jakuk Colon, eta bere "punterixa" ona Indiara allegatzeko. Oin, jauntxo guztiak horko diru usaiñan atzetik hasiko dittuk. Probidentzia berinkatua! Justu morueri kentzekua amaittu danian. 😈 Akabo leiñuen gerrak, oin danak Ameriketara begira. 😏
- Arraixua! Biblia katolikua bezain astuna ez dok, baiña liburu honek, BOEren edo zaborren udal araudixan kalidade literarixo beretsua jaukak. 🤦
- Begiratu bihar izan juat: Juana Beltraneja eu.wikipedia.org/wiki/Joana_Beltraneja Berangaittik baiño, arerixo izan zeban Isabel Gaztelakuan zittaltasunan neurrixa emoten dabena. Trade Markadun erregetza proiektuan aurrian, zeregin haundirik ez zeban izan!
- Eta... Foruak ez baziran idatzi 1452ra arte... Zer arraixo juratzen zeben Bizkaiko jaun, errege etabarrak ordura arte? Kontua jauntxuen bilguniari men egittia izango zan kontizu: Gaztelako kortian jeuken pixuan seiñale...
- XV mendian, bajirudik jentia hiltzeko modu trendyxena "empozamiento" zala. Gaztelako erregiak, behintzat, euskal jauntxo bigurrixen kontra asko erabilli juan: buruzagixak potzuetan itto; laguntzen zetsen kapariak, urkatu; eta gaiñontzeko guztieri, ondasunak kendu.
- XIV mendeko hiribilduak fundatzeko furixada hori ikusitta, galderia logikua dok: ZEK bultzatu juan Bizkaiko Jaun/Andrak herrixak sortzeko gutunak barra-barra emotera, elizatien terrenuetan? CUI PRODEST?? Zergaittik eze, nekez siñistu lajeikek, herrittar pobrienganako kupidiangaittik izango zanik, alkarri ahuzkan bizi ziran jauntxuengandik babesteko.
- 1344ko kapitulaua. Tarteka araudixak idatziz ipintzeko (fijatzeko) eskarixa egitten zanian, gogua aurretiko sistemetara juaten jatak. Araudi osua buruan zekan jentia ete jeguan? (ez arrarua, bertso txorta luziak, saga eskandinabuak eta Iliada/Odiseak buruz ikasteko gai dirazen gizarte agrafoetan).
- 1358, tejemanejiak nazioartekotzen. Inglaterrakingo burruka nabalak. Gaztelako eta Bizkaiko jaunak, anaiak dirazenak (Pedro eta Tello) lagun-etsaiak diraz, oin Aragonen kontra alkarrekin, oin alkar asesinau nahixan. Bueno, hori Pedro el Cruel gaiztua, zergaittik eze, Don Tello, santua dok kontizu. BRAETIA. 😂
- Zelako ondo ikusten dan 1334ko liskarretan (Alfonso XI Gaztelakuan eta Maria II Harokuan artekua) zelan ibiltzen ziran jauntxuak, oin burruketan, oin tratuan... txokia eta herixotzia baiña, badakizue zeiñena zan, ezta?
- Ha zelako lata putia, Diego Lopez de Haro intrusua, eta Maria Diaz de Haro legitimuan arteko liskarrak. Baitta nere onduan telefonuan telenobelia ikusten diharduan bazkaltiarra be.
- Jode Lope Diaz de Haron (Mariaren aittan) herixotza nobeleskua! 😅 (Antso Gaztelakua "laguna" apuñalatzen saiatu zanian, zaldun batek eskua mandoblez ebagi jetsan, eta maillu kolpe bigaz errematau). Jauntxuen arteko norgehiagokan galtzaille. 🤷
- "La morisma" gora eta "la morisma" behera. Erregetxuak euren artian ahuzkan egittiari laga, eta musulmanen kontra batera egittia lortzen zebenian, montonera kaotiko baten kontra ziharduela emoten jok, Almohadeen ejerzito regularran kontra barik. Hizkuntzia ez dok neutrala ez...
- Ezagun dok, baitta be, sasoi horretan erregien segidako jaunak alkarrekin ukondoka ibiltzen zirala, zeiñek erret palangania eruango (= erret uzkixa miazkatuko), alferez titulua eta bla bla bla. Ai ze gogorra izaten dan gero, etxeko azienda haunditzeko lana! Zer eta, geroko kayetanuak dana alperrik galtzeko. 😈
- Dana dala, XII mendeko tejemanejietan ondo ikusten dok Iberian orduko panoramia, jauntxo katolikuen minierresumen artekua behintzat: auzokuak, askotan ahuzkan, eta pixkaka pixkaka alkarrekin aliantzak egitten eta indarra kontzentratzen.
- Barriro (p. 54) txaketa-aldaketa bat zuritzen. 😂 Oinguan Diego Lopez de Haro I, Kastilla/Aragonen arteko gerra zibillian Urrakaren aldetik Alfontso Batalladoriarenera pasatzen danian, itxuraz Najerako agintia mantentziarren (1117 urtian).
- Diego López, Lope Díaz, Lope López, Diego Díaz... 🤦DIAGONAL!! 😂
- Pufff... une batzutan ezinbestekua dok irakorketa diagonala: jaun eta jauntxuen genealogixak bezain interesgarrixak izango litxakidaz euren seme-alabak, jardineruen seme-alabekin izandako jotaldixak baiña, historiarako 1.guak bezain interesgarri eta esanguratsu izan arren, 2.garrenei buruzko berbarik etxagok historia liburuetan. Beraz, diagonalian behera...
- Herranen berbak dittuk noski: "No es cierto lo que dice Llorente de que (...) y en todo cuanto dice Llorente no se ve más que un fin depravado propio del espíritu malo del que están llenas las Noticias Históricas, en cuyos cinco tomos puede decirse que hay más falsedades y anfibologías que letras contienes. Bien, señor Labayru, bien pone usted en la picota la refinada doble del sofista Llorente, al que tritura usted con los propios documentos que exhibe" (p. 47). 😁 Beefan puntu honetan, gero eta interes gehixago jaukat Lorente honekin, eta bere motibaziñuekin.
- Zer dan gero, historixako gorabeherak norbere interesetara makurtzia. Labairuk bere sektakide follaniñoak ikusten ez dittuan legez, Bizkaiko jaun tint gorenen hagiografietan ez jok "traidore" edo "txaketero" berbarik aittatzen, ez bada eze "este acto de Lope Iñiguez no sólo fue de consumado político, sino muy justificado, etc etc", 1076xan errege naparren zerbitzutik Gaztelakora pasatzen danian. Baiña logikua da, jente batek historia osuan mantendu daben konstantia dok-eta. Azken urtietan: euskal pizkundian abertzale zintzua, gero Mobimiento Nazionaleko kidia, gero democratadetodalavida...
- Baiña ojo, liburu hau ez dok Labairun orijiñala; ez bada eze, Fermin Herranek egindako refrito laburtua. Horretara, pasarte batzutan, (XIV: teoría y sistema de población...) Herran irakortzen gabiz, bere, "Labayru dice..." tipokuetan, eta bere iritzi propixuekin.
- Labairuk joera nabarmena jaukak gaixa "etxera" ekartzeko: kristauak agertu aurreko denporak zatartzeko ("...su vida envuelta en errores groseros al servicio del diablo", putaseme pedofilo halakua, ze nezesidade henkan halakorik esateko?? 😈), obispauen, artziprestauen eta diozesisen laberinto aspergarrixan detalliak... HALAN BE. Interesantia egin jatak, halakorik sekulan irakorri barik nekalako, EHra tabarria emotera etorri jakuzen lehelengo sektakidiak ezagutzia: Honesto, Saturnino, Amando, Adabaldo kanpotarrak, baiña laster bertako Fermin, Riktrudis eta bestelako zipaio espiritualak. Denporan-ziharko-bidaiak asmatzen dirazenian, bajakixagu zein akabau bihar dan.
- "Hay que confesar que el Cristianismo no dejó sentir sus efectos saludables en la Euskaria en la primera edad ó en la estrictamente apostólica..." jojojo, ze gatxa izan bihar dan historialari katolikua izatia. 🤣
- Beraz, I-IV mendien artian, hamen bueltan ibilli ziran kristauak bere pherediküak botatzen jittuezen, bai, baiña bertako jentiak ez zetsan kaso haundirik egitten, "...completamente entregados a la superstición y a la idolatría". 🤣 Kontrarixuen bertsiñua jakin ahal izango bagendu...
- Labairuri autoridadia kendu barik, ez dok ahaztu bihar XIX mende amaieran idatzittako testu bat irakortzen gabizela, orduko zientzia/historia ezagupenekin, itturri oso illunekin. Orduko estiluan, baieztapenak kategorikuak dittuk; baiña ondo ikasi juagu horrek berak baieztapenen gaiñeko zalantzia ekartzen dabela...

