Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / Badator berriz ere Euskarazko Komikiaren Eguna! Prest egon irailaren 29rako!

Badator berriz ere Euskarazko Komikiaren Eguna! Prest egon irailaren 29rako!

e-gor 2026/09/14 17:47
Badator berriz ere Euskarazko Komikiaren Eguna! Prest egon irailaren 29rako!

Irudia: Asier Iturralde "Gaston"

Iaz, euskarazko komikigintza sustatu asmoz, hainbat komikizale eta komikigilek Euskarazko Komikiaren Eguna ekimena abiarazi zuten. Irailaren 29a aukeratu zen horretarako. Sektoreko denetariko eragileek (egileek, zaleek, erakundeek, kultur etxeek, ikastetxeek, dendek...) tokian tokiko hainbat ekitaldi antolatu zituzten, eta norbanakoek ere sare sozialetan modu askotara presentzia eman zioten euskal komikiari. Eguna arrakastatsua suertatu zen, eta  guztion artean euskal komikia lehen planoan jartzea lortu zen. Eta urtero egun berean jarraipena ematea da asmoa.

Bada, bertan dugu aurtengo edizioa! Berriz ere modu deszentralizatuan eta norberak bere eremuan ekitaldiak eta jarduerak antolatzera animatu nahi zaituztegu berriz ere. Ideiak iazko ekitaldien zerrendatik har ditzakezue.

Liburutegietan, dendetan, ikastetxeetan, Interneten... euskarazko komikia ikusgai egotea da xedea, eta zale eta gainontzeko haur, gazte zein helduek euskarazko komikia irakurri eta erostea. Komiki sortzaileek ere (gidoilariak, irudigileak, koloristak, itzultzaileak...) parte hartuko dute, euren lanaren berri sareetan emanez. Eta euskarazko komikia sustatzen duten aldizkari eta argitaletxeek ere merezi duten protagonismoa izatea nahi dugu. Eta zuk ere ospatu dezakezu 2026ko Euskal Komiki Eguna, zure herrian edo interneten ekimenen bat antolatuz!

Zergatik irailaren 29an? Data horretan 1977 urtean argitaratu baitzen Zakilixut komiki pertsonaiaren lehen zinta, ia 50 urte geroago bizirik jarraitzen duena. Eta 70eko hamarkadan hasi zen euskal komikigintza garaikidea (egunkarietako zintagintza eta Ipurbeltz bezalakoekin), gero 80ko hamarkadan Habeko Mik eta Napartheid modukoekin jarraitu zuena, mende honetan Xabiroi aldizkariaren sorrerarentzat oinarria jarri zutenak, eta gaur egun urtero euskarazko 50 komiki inguru argitaratzera eraman gaituztenak. Horregatik, orainean ekinez etorkizuna lotzeko egokia iruditu zitzaigun iragana ere oroituz egitea.

Irabazi asmorik gabeko ekimen honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, idatzi helbidera. Idatzi baita zure herrian antolatutakoak ezagutarazteko edo sare sozialetan gertatzen direnen berri emateko ere! Eta antolatutako ekitaldiak iragartzeko logoak eta bestelako materiala hemendik jaitsi ditzakezue.

Informazio gehiagorako:

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025 2026
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10