Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Knut Hamsun-en Gosea (I)

Knut Hamsun-en Gosea (I)

Markos Zapiain 2026/09/24 19:19

Txillardegik El Ferrolgo soldaduskan Knut Hamsun norvegiar idazlearen Pan eleberria euskaratzeko asmoa zuen, baina Koldo Mitxelenak aholkatu zion inoren obra itzuli beharrean Txillardegik berak idatz zezala nobela bat. Gomendio horri jarraikiz, Txillardegik Leturiaren egunkari ezkutua idatzi zuen kuarteleko ordu libreetan, eta horrela abiatu zen euskal narratiba modernoa. 

Dena den, ez da Pan euskaraz dugun Hamsunen eleberria, Sult baizik, Gosea. Osorik daukazu Susa argitaletxearen Armiarman, hementxe.

1890ean argitaratu zuten norvegieraz, eta 1990an euskaraz, Literatura Unibertsala bilduman, Juan Mari Mendizabalek itzulirik. Ederki dakit irakurtzea txarra dela, baina aitor dut Mendizabalek berak euskaraturiko Cormac McCarthyren Jainkoaren seme irakurri dudala udan: izugarriak nobela zein itzulpena. Gosea iruzkinduko dut oraingo honetan, eta hurrengo batean igoko dut Pan-i buruzko beste testu bat, edo Jainkoaren seme-ri buruzkoa apika.

Oinordetzan jasotako koltxoi ekonomikorik gabeko euskal sortzaileen nobela ere bada Gosea. Gosea saihesteko, Pettirena dute agian biderik zuzen eta eraginkorrena: harategi batean lanean jartzea. Gure garai hau ezagutzera, internet eta adimen artifiziala baino harrigarriagoa egingo litzaioke Gosearen protagonistari Lanartea elkartea.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.

Azken erantzunak
Ondo ekarria. Adibidez, ez Mitxelena ez Brassens ... Markos Zapiain, 2026/06/16 10:25
Georges Brassens (1921-1981) kantari ... Amatiño, 2026/06/11 14:50
Mila esker, Urko! Irakurri ditiat Mastodonen gai ... Markos Zapiain, 2026/06/10 21:03
Txillardegik eta Jorge Luis Borgesek hizkuntzari ... Urko Azpitarte Zubizarreta, 2026/06/09 18:42
Beharbada bai, Amatiño. Hori bai, ... Markos Zapiain, 2026/05/28 07:35
Ebidentziaren bost paradigma horiek egia ... Amatiño, 2026/05/27 18:16
Arrazoia, Amatiño, kar-kar-kar.   Josu Goikoetxea ... Markos Zapiain, 2026/05/02 22:56
Von Neumannek, matematiko eta informatiko ... Amatiño, 2026/05/02 12:11
Euskal abeslari ospetsu batek pertsona ilegabeen ... Markos Zapiain, 2026/03/12 17:55
Andoni Ortuzar zara? Markos Zapiain, 2026/01/07 17:50