Izaera leuna
Entzunda dakatenez, Anne Brontek idatzittakuak beste ahizten bestsellerren aldian eklipsauta geldittu dittuk. Ba neuri asko gustau jatak kontakizuna. Batez be, protagonistian izaerian erretratu sakonangaittik: pertsona normal bat, garai horretako gizartian barruan, berba gitxi eta obserbau asko egitten dabena. Fiña, sutilla, atsegiña, eta era berian interesgarrixa, eta irakorterreza.
Paperjale.eus-en iruzkin gehixago (atzetik aurrera):
-
Oso atsegiña dok Agnesek dakan joera kontenplatibua. Ashby Parkera bere ex ikasle txoliñak gonbidatuta arratsaldia pasau barri -erlojurik ez dakanez, ordua kerizengaittik kalkulatzen- eta txorixen nundik norakueri begira.
-
Bestalde, Aro Viktoriarreko kortsetak gogorregixak zittuan neska batek hausteko: baiña idazliak etxok ezkutatzen bere deserosotasuna bizimodu klase horrekin. Klase sozialen arteko bereizkerixia; maistra-biharra oztopatzen daben guraso intrusibuak; animalixekingo tratu zazkarra... Weston jaunakinguak be ba jaukak bere dramatxua, alkarren gustokua izan arren ezin batak bestiari halakorik erakutsi, konbentziño sozial ittogarrixongaittik.
-
"Cuando yo era niña, no podía imaginar castigo que más me doliese que la negativa de mi madre a darme el beso de las buenas noches: sólo de pensarlo me horrorizaba. Por suerte, nunca pasó de eso, de un pensamiento, porque jamás cometí una falta capaz de merecer semejante castigo. Sin embargo, recuerdo que en cierta ocasión dió mi hermana motivo para que mi madre creyese oportuno infligírselo. Ignoro cuánto lo sintió ella: pero no olvidaré fácilmente las lágrimas que yo derramé y lo que me afligí, por simpatía con mi hermana". Gizon Haundixen Historian agertzen ez dirazen eguneroko historixak dittuk gehixen gustatzen jatazenak, eta Anne Brönteren honetan ikuspegi hau topatzen najabilk.
-
Aguilar bildumatik randomly hartutako liburu guztiekin legez, edozer etorri jeikian. Baiña honekin sorpresia hartu juat, eta oso gustora irakortzen najabilk. Maistra partikular batek bere gorabeherak kontauta, XIX. mendeko Erresuma Batuko hezkuntza sistemia ezagutu geinke (urki-zigorrak barne), ikasle bigurrixen kontakizun dibertigarrixen artian.

