Blogak
So Few Pulsars, So Few Femals*
2023/10/07Gaur amaituko da Donostian, astean zehar Victoria Eugenia antzokia bete duen “Passion for knowledge” jaialdiaren ekitaldia. DIPC (1) ikerguneak antolatua, “zientzia-kulturaren jarduera sustatu, datozen belaunaldien ongizateari laguntzeko, eta zientzia, teknologia eta kultura ezagutzaren eragina nabarmentzeko”. Besteak beste, zortzi Nobel Sarik parte hartu dute, Jocelyn Bell Burnell eta goimailako zientzialariak tarteko.
Benetako zaletasun miresgarria
2023/10/05Aurreko zazpi egunetan, Bilboko Koral Elkarteko 8 urtetik 18ra bitarteko 50 kidek 1.235 km. egin dituzte, Hego Euskal Herriko hiriburu bakoitzean bost minutu kantatzeko. Mahlerren 3. Sinfoniaren bost minuturik berezienetakoak, behar bada, baina bost minutu besterik ez. Horretarako, ondo kantatzen ikasteaz gainera, lehen eta behingoz, benetako zaletasuna behar da.
Nevadako euskal artzainik ezagunena
2023/09/29Aurreko astelehenean, hilak 25, ehun urte bete ziren Kalifornian jaio zela Robert Laxalt, Ipar Ameriketako euskal diasporaren literatura-aitzindaria. Hamazazpi liburu idatzi zituen baina denetatik ospetsuena, “Sweet Promised Land” (1957)*. Aita zuen Dominique zuberotarra eta, haren bizitzaren ildotik, Mendebalde Urruneko euskal artzainen nondik norakoa estreinako ezagutarazi zuen.
Belaunaldixen arteko ehuna
2023/09/25La Hija del Curandero, Amy Tan. Azal biguna. Spanish hizkuntza. 2005ko ira. 8a(e)an Debolsillo(e)n argitaratua. ISBN: 9788497593755
Hirurogei urteko kazetari-lana*
2023/09/25Duela 60 urte, 1963ko irailaren 21ean, hasi nintzen ni lanean, aitaren lanbide berean. Hantxe ikasi nuen, 18 urte bete berri, inoren arropa zikina garbitzen, tindatzen eta lisatzen. Eta aldi berean, orduz kanpo, hasi nintzen Eibarko albisteak idazten eta Donostiako “Zeruko Agia” astekarira errekadistaz bidaltzen. Gero gerokoak.
Postestalinismo sasoiak
2023/09/22La red del cazador. Helen MacInnes. Azal gogorra, 318 orrialde Español hizkuntza. 1975ko ira. 13a(e)an Mundo Actual de Ediciones(e)n argitaratua. ISBN: 9788485224036.