Gozatzen najabilk, edozein momentu libre aprobetxatzen kapitulotxo bat irunsteko. Gora liburu potoluak!
Marne, Somme, Petrograd
Esan lajeikek, hauxe izan dala nere lehelengo ikastaldixa lekuotan 1914-1919 artian gertatutako gorabeherei buruz. Oiñ arte, zeharka baiño ez juat izan hango barririk. Best seller formulan -maitasun historiak, klase gatazkak, gaizkillien kontuak-, gertakari historikuak errezago irunsten dittuk. Imajinatzen juat Billy Williamsen historixiak Folletten jatorrittik be asko dala: kuriosua egin jatak ezkerreko kristauen profil hori ezagutzia. Oin, bigarren liburuari ekitteko gogoz!
Hamen Paperjale.eus-en botatako beste iruzkin batzuk:
- Pasau dok Gerla Handia, eta gerra osteko negoziaketa/mendekuetan gabizak. Geratzen jakuan inpresiñua: gaizkiulertuen pillaketiak leku oso illunetara eruan zebala Europa. 40 urte geruago hankia ondiok gehixago sartzeraiñok. Akatsok ahaztu ez daiguzen.
- Oin arte, ez nekixan gauza haundirik Errusiar Iraultzan gaiñian. Inguruko "rojilluei" gai topikuak entzutzen najeutsezen: Kronstadt, "la toma del Palacio de Invierno"... baiña ez najenkixan zihetz zeren gaiñian dabizen. Kontakizun honetan, orduko gertakarixak harilkatzen najabilk lehelengotz. Etxakixat, halan be, ze neurriraiñok duan fidagarrixa: zurrunbillo konplexu xamarra izan zala bistan dok, eta nahikua sinplifikatzen dabillela begittantzen jatak, idazkeria aldatzeraiñok. Izan be, esango najeukek, idazliari alboraketa nabarmena igartzen jakola: 1917ko iraultziau larregi ardura detsala. Eta hau kontakizunan kaltetan dok...
- Idazlian abiltasunan erakusgarrixa: diplomatiko eta bakezalien ahalegiñak emoziñoz jarraitzia, ea gerria amaitzia lortzen daben... nahiz eta ondiok 1916xan egon!! 😅
- Liburu erdixan klimax dramatikua: aittitta zaharran zorion unia, eta kartero gaztia Sommen hildako soldauen familixeri telegramak banatzen.
Gauza kuriosua, igual uneren baten Zita enperatriz lekittarra be agertuko jatak eta! IMG-an gaiñeko nere ignorantzixan barruan, ez najenkixan bere gizonak jokatutako papel zihetza. Interesgarrixa, eta penagarrixa bere aurrekuan burugogorkerixiak eragindako gerria geldittu ezin izana.
Gerla Handian gaiñeko hutsune haundixa izan juat oiñ arte: historia zalia izanda be, kostatzen jataan ulertzia zorixoneko Franz Ferdinanden erailketiak zelan ekarri zeban hainbesteko triskantzia. Bajirudik liburu honekin hutsune hori beteko dotela, eta horixe izaten jiharduk interesgarrixena.
Gaiñontzian, txirikordatutako fikziñozko mikrohistorixak korrientiak dittuk, baiña batzuk interesgarri/didaktikuak be badittuk, meatzarixen bizimodua kasu, Bizkaikua be irudikatzeko balixo deskuana.
- Liburutegiko purga (stalinista? 😉) batetik jirautako liburua. Ez najuan ezagutzen, baiña berba onekin gomendau jestek, eta gustora irakortzen najabilk. Nahaste kuriosua: bestsellerrak-egitteko-makiña Follettek zumitz onak hartu jittuk, eta otzaria be halakotxia. Hartu "Novecento", hartu Tolstoi, eta gaur egungo trikimaillu narratibuekin erabilli, historiazalion gozamenerako kontakizuna ontzeko.