Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / 2024 urtearen amaierako abisua

2024 urtearen amaierako abisua

Amatiño 2025/04/07 11:00
2024 urtean zehar langabeziaren nonahiko datuek hobera egin zuten artean, Euskal Autonomia Erkidegoarena izan zen txarrera egin zuen bakarra. Behar bada beherantzako jausi puntuala baino ez da, baina, onenean ere, abisua da.

Langabezia 2024

 

Nork daki trumpismoak azken bolada honetan erakarri duen ataka gaiztoak zein eragin izango ote duen ekonomia arloan, oro har, eta, zehatz, langabezian, baina urtea ez zen ondo amaitu Euskal Autonomia Erkidegoan.

Datua (8,17) ez da berez txarra, 2009tik honako zerrenda osoarekin alderatuz gero, baina joerarik eskasena da gainerako barrutietakoekin erkatuz gero.

Izan ere, Nafarroan (6,8) zein Espainian (10,61), Pirineo Atlantikoetan (5,6) nahiz Frantzian (7,4) edota Europar Batasun osoan (5,9), emaitzek pareko edo onerako egin zuten, Euskal Autonomia Erkidegoan ez bezala. 

Behar bada, maldan beherako koska puntuala besterik ez da, baina, edozelan ere, gogoan hartu beharreko abisua. Are gehiago datorren olatuari begira.

Olatua ala uholdea ote?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: