Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Javier Ortiz oroitzen Bartzelonan

Javier Ortiz oroitzen Bartzelonan

Mikel Iturria 2025/04/06 08:00
Pasa den asteburuan, martxoko azkena, Javier Ortiz zenaren hainbat irakurle elkartu ginen Bartzelonan.

Gehienak duela ia 25 urte elkartu ginen lehen aldiz, Javier Ortizekin batera. Beste batzuk bidean joan dira batzen.

Recordado a Javier Ortiz en Barcelona, este apunte en castellano

Antolaketaren lanik mardulena Felipek hartu zuen, bertako beste gidari batekin, Pakorekin.

Bartzelonan bizi ez ginenok, ostatu hartu genuen Martí-Codolar izeneko egoitzan. Lluís Martí-Codolar bertako aberats bat izan zen, besteak beste, Kataluniako hiriburuko zooa montatu zuena.

Felipek prestatu zuen lehen bisita ostiral arratsaldean izan genuen: 1937ko Parisko Erakusketa Unibertsalean egondako Espainiako Pabilioi Errepublikarraren erreplika ezagutu genuen. 1992ko Joku Olinpikoen karietara altxatu zuten Bartzelonan.

Pabilioaren webguneak bi bisita klase aipatzen ditu. Lehenean, liburutegiko funts historikoak erakutsi zizkigun Bartzelonako Unibertsitateko liburuzain batek. Bigarrenean, eraikinia ezagutzeko parada izan genuen, bisita arkitektonikoa, El Globus Vermell kolektiboko arkitekto bat gidari. Oso gomendagarriak biak.

Funts historikoen artean Mugimendu Komunistako hainbat material jarri zuten gure esku. Kasualitatez, Javier Ortizek (Fermín Ibáñez seudonimoarekin) idatzitako zutabe labur batekin egin genuen topo.

Hortan afaldu genuen, gure ostatutik gertu. Oso polita izan zen F eta haren alaba H ezagutzea. Biak afganiarrak dira eta 2021eko abenduan iritsi ziren Kataluniara, senar eta aita, hurrenez hurren, zuten gizon bortitz batengandik eskapo.

Puig Antich

Larunbat goizean Bartzelokano Modelo presondegian genuen hitzordua. 2017an itxi zuten eta handik urtebetera zabaldu zituen ateak jendeak ikus dezan. Gure kabuz hurbildu ginen, baina jende askorekin egin genuen topo, tartean hiru bisita gidatu. Plaza erreserba doakoa da eta soilik bisitatu daiteke aste bukaeratan, ostiraletik igandera.

Zirrara berezia eragin zidan ikustea 1974ko martxoaren 2an Salvador Puig Antich garrotez exekutatu zuten tokia. Sentsazio hori areagotu zuen leku hura presondegiko paketeak banatzeko gunea zela zioen kartelak.

Galerietako batean, batez ere panelez osatutako erakusketa zegoen. Ziega batean Ordena Publikoko Auzitegiko epaile baten toga, zintzilik. Auzitegi berezi hau 1977ko urtarrilean deuseztatu zuten eta hurrengo egunean sortu zuten Espainiako Auzitegi Nazionala.

Liburutegia edo ile-apaindegia ikusi genituen, baita goiko aldean Metadona kartela zuen ate bat.

Calçot-ak jateko tokia hartu zuen Felipek. Inoiz ez dut ahaztuko bisita honi esker jan nituela bizitzan lehen aldiz.

Goiz hartan Malalai Joyarekin egoteko parada izan genuen. Afganistango politikari eta aktibista honek hanka egin behar izan zuen 2021eko abuztuan. Ortizek idatzitako zutabe honengatik izan nuen bere berri: Malalai Joya. 29 urte zituenean, 2003an, hauxe egin zuen sortu berria zen Loya Jirga zelakoan.

Arratsaldean, Gabriel García Márquez liburutegiara hurbildu ginen. 2023an munduko liburutegi publiko onena izendapena jaso zuen.

Gehienek agur esan zuten igande goizean, baina batzuk astelehenera arte geratu ginen.

Pakorekin batera Sagrada Familiara hurbildu ginen. Kanpotik ikusi genuen, turistaz lepo zegoen eremuan. XX. eta XXI. mendeetako Eskorial obratik gertu, martxo bukaeran ateak itxi behar zituen taberna batean hartu genuen aperitiboa.

Sagrada Familia udal liburutegira eraman gintuen Pakok ondoren. Izan ere bai Pako eta bai Felip liburuzainak dira.

Sants inguruan bazkaldu eta agur esan genion elkarri.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter