Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Isiluneen sekretua / Isiluneak musika talde baten barruan

Isiluneak musika talde baten barruan

Alfonso Guillo 2025/04/05 11:05
Plazer berezia sentitzen da testuaren edota melodiaren une bati enfasia emateko baliabideak aurkitu eta interpretatzerakoan, izan ere, aurrez hitz eginda, adostua eta kontrastatua dago.

Isilune desberdinak daude: garraxi baten ondorengo isilunea, galdera baten ondorengo isilune adierazgarria (beldurrezkoa, mespretxuzkoa, errukizkoa, ...), ekintza bat hasi aurreko isilunea, batagatik edo besteagatik (inoren loa ez galarazteko adibidez) inolako hotsik atera gabe garatu nahi den ekintzaren isilunea,  edo buru-belarri egon nahi duguneko isilunea.

Musika barruko isiluneez ari naiz orain.

Norbere esaldi musikalen isiluneak dira talde baten barruko kideenen arteko loturak abestia janzteko orduan. Norbere interpretazioaren partea ikasi ondoren, bigarren itzuli batean, entseguan,  akonpainamenduko parte bakoitza  besteen parean jarriz, zer zeren gainean geratu den arakatu eta noiz zer murriztu behar litzatekeen aztertzen dugu, hau da, bakoitzak noiz eta non isildu behar duen bere ekarpena,  dela  nota gutxiago aplikatuz, dela apalago joz, edo isilduz, alegia. Hori dena melodia, bere testuarekin, garatzen doan neurrian.

Orduan, plazer berezia sentitzen da testuaren edota melodiaren une bati enfasia emateko baliabideak aurkitu eta interpretatzerakoan, izan ere, aurrez hitz eginda, adostua eta kontrastatua dago. Talde sentimendua dago. Zirrara.

Entsegu bakoitza eta jendaurreko bakoitza zirrara edo emozio kolektibo horren etengabeko bilaketa da, kantaz kanta, zatiz zati, egun bakoitzean eta errepikaezina. 

Hortik sortzen den emozio kolektiboari, kontzertu batera doan entzuleak atxikiz gero, plazer berezia partekatzea da helburua.

Musika eta abestiak gustagarriak izan litezke edo ez, baina esperientzia hori zaila egiten zait disko bat entzunez edo bideo bat ikusiz osorik senti daitekeela imajinatzea.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: