Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Gerra Zibileko ikus-entzunezko materiala sarean

Gerra Zibileko ikus-entzunezko materiala sarean

Mikel Iturria 2025/04/13 20:45
Silvia Ribelles historialariari eginiko elkarrizketa bat entzun dut igande arratsaldean. Espainiako Gerra Zibilean Hearts Korporazioak grabatutako materialarekin ari da lanean. Orain arte igotakoa NewsReel gunean dago. Nik proba Donostiarekin (San Sebastian) egin dut.

NewsReel gunean ageri denez, 1981ean, Hearts Korporazioak albistegi bilduma Kaliforniako Unibertsitateari eman zion. UCLA Film & Television Artxiboa eta Packard Humanities Institutua proiektu bat ari dira garatzen material hori denon eskura jartzeko.

1929 eta 1967 urteen artean egindako materiala dago. Pieza laburrak dira, minutu eta hogei segundukoak nik ikusi ditudan luzeenak. Diotenez, zinemetan filmen aurretik proiektatzen zituzten albistegi laburrak dira, baina badaude ere bota ez zituztenak, deskartatuak.

Material audiovisual sobre la Guerra Civil española, este apunte en castellano

Esan bezala, aipatutako elkarrizketan Silvia Ribelles historialariak dio bera Espainiako Gerra Zibilean grabatutako materialarekin ari dela lanean. Asmoa omen da gatazka horrekin lotutako materiala webgune berezituan jartzea.

NewsReel bilatzailean, "San Sebastian" jarrita hauxe da agertu den lehen emaitza: Zezenketa Donostiako plazan 1932an.

Bigarrenean ere jai giroan murgiltzeko aukera dago.

Hirugarrena, 1936ko udakoa da, eta jada hor ageri da jendea Hendaiako muga zeharkatzen.

Irun frankisten esku erori dela dioen materiala.

Gudaz kanpo, 1964ko bideo bat hau, adibidez, Paseo Berriko olatuei buruzkoa.

Irungo bideo gehiago dago bertan. Bilbao ere ageri da. Seguru gehiago dagoela. Hortik aurrera zuen esku.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter