Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Rafael Anchia, Ipuruan

2016/07/14

Rafael Anchia, euskal jatorriko estatubatuar politikaria, atzo izan zen Ipuruan, denboraldi berriko lehen entrenamendua bertatik bertara ikusten, Mikel Larrañaga presidente-orde eibartarrarekin batera. Armaginen elastikoa jantzi eta saio guztia urbitsetan irentsi omen zuen.

Rafael Anchia, Ipuruan - Gehiago irakurri

Ehun urtez gorrixkatu zen hondartza

2016/07/13

Muskiz eta Zierbena arteko La-Arena hondartza da, Bakiokoaren ondotik, Bizkaiko hareatzarik handiena eta jenderik gehien biltzen duten lauetako bat. Baina, horrez gainera, badu beste berezitasun nabarmen bat: bertako harea gorrixka da. Are gehiago, gutxi zein asko, oinak eta eskuak gorritu ditzakeen harea, ehun urte luzez burdin-meatzen ustiaketak utzitako jaraunspena.

Ehun urtez gorrixkatu zen hondartza - Gehiago irakurri

Gizakia: Gizakia II

2016/07/11

Bizitza eta ezagupenari buruzko burutapen sorta

Gizakia: Gizakia II - Gehiago irakurri

Gizakia: Bizitza II

2016/07/11

Bizitza eta ezagupenari buruzko burutapen sorta

Gizakia: Bizitza II - Gehiago irakurri

Taormina eta Verona

2016/07/10

Asteburu honetan “Madama Butterfly” opera (Giacomo Pucini, 1904) eskaini da Sizilian, Taorminako greziar antzokian (K. a. VII. mendekoa). Hainbatek Donostiatik bertatik ikusi dugu, zuzen-zuzenean, Principe zineman. San Telmo plazako aretoa gainezka eta 60 urtetik gorako emakumea erabat nagusi. Bikote bila ari diren jubilatuek operara joan beharko lukete, eta ez tabernatara.

Taormina eta Verona - Gehiago irakurri

Gizakia I

2016/07/08

Gizakia gaiak irakurketetan eragindako burutapenak asko dira eta 7 zatitan banatu ditut

Gizakia I - Gehiago irakurri

Bi aberridun gizona

2016/07/07

Albert Camus-ek irakurtzen ikasi (1917) zueneko eskolaren egungo zuzendariak ez du sekula bertako ikaslerik ospetsuenaren libururik irakurri, nahiz jakin Nobel Sariaren jabe dena. Ehun urte geroago, arrazoia, bat eta bakarra: “Ez zen gurea izan”. Anekdota honek nabarmentzen du idazle aljeriarrak bizi izandako drama. Frantsesentzat aljeriarra zen eta aljeriarrentzat, ostera, frantsesa. Paradoxa honen ispilu da Javier Reverte kazetariaren azken liburua: “El hombre de las dos patrias”.

Bi aberridun gizona - Gehiago irakurri

Inor ez da hiltzen

2016/07/05

Kanposantuak, baserriak, pertsonak, mundua.

Inor ez da hiltzen - Gehiago irakurri

Birjiñapian deikadia

2016/07/04

Ardantzatik Kalbetonerako pasabide ziztriña baiño ez zan, metro gitxikua, eta han ez zeguan ezer, amabirjiñan irudi tenebroso xamarretik aparte. Baiña...

Birjiñapian deikadia - Gehiago irakurri