Comik-D, Donostiako komiki-azoka berria, hasi aurretik gaizki
Donostian lehenbizikoz antolatuko den komiki-azoka berri baten albistea ematea pozteko modukoa izan beharko litzateke ni bezalako komikizale batentzat. Alabaina, Comik-D honek ez dit batere ilusiorik pizten; alderantziz, haserretu eta amorratu egiten nau. Izan ere, nola liteke Donostian gaur egun komiki-azoka bat antolatzea eta webgunea, Facebook orria eta Twitter kontua, denak, gaztelania hutsean egotea? Onartezina iruditzen zait. Hori ikusita, pentsa dezakegu azoka bera ere nola izango den hizkuntza-trataerari dagokionez. Baina tira, zer espero liteke atzean Diario Vasco egonik... Eta izenean D jarri dutelako SSren ordez konplitu dutelakoan egongo dira gainera. Beraien webgunera zoazte egitaraua ikustera, nik ez dut hemen jarriko, publizitate nahikoa eta gehiegi egin diet jada.