Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ekonomilariak: aztiak, igarleak eta iragarleak

Ekonomilariak: aztiak, igarleak eta iragarleak

Amatiño 2017/02/02 00:05
Daniel Innerarity filosofoaren ekarpenari zor dizkiogu funtsezko ideia bi, garrantzitsu samarrak egungo egoera ulertzeko. Lehenak dio: “Politikoek gaizki egiten dute politikoek baino ezin dutena egin”. Eta, besteak: “Gizartearen etsipenaren arrazoietako bat da, politikoei lortu dezaketena baino gehiago eskatzea”.
Ekonomilariak: aztiak, igarleak eta iragarleak

Liburu-azala

Nik, aukeran “Economistas. Oficio de profetas” (Roberto Velasco, 2016) saiakeraren ildotik, beste horrenbeste esango nuke ekonomialariez ere: “Ekonomialariek gaizki egiten dute ekonomialariek baino ezin dutena egin” eta “gizartearen etsipenaren arrazoietako bat da, ekonomialariei aurrez jakin dezaketena baino gehiago eskatzea”.

Guztiz ezagunak dira ekonomialariek bizkar egindako zirikadak eta eztenkadak, ekonomiaren etorkizunaz egin ohi duten iragarpenak nekez eta gutxitan bete izaten omen direlako. Baina, behar bada, ez da erabat justua. Estatistikei jaramonik egingo badiegu, nabarmen gehiago dira asmakizunak hankasartzeak baino; hala ere, jakinekoa da harako esaera parea: “News, bad news”, edo “Good news, no news”.

Gizadia gizadi denetik izan da sorginik, igarlerik eta iragarlerik. Iragana aztertu ez ezik, etorkizuna kirikatu behar duen ekonomilariak ere badu aztitik asko, nahiz aspalditxo honetan landu den prospektibak (zientzia, omen) hainbat nondik norako sumatzeko gero eta baliabide gehiago eskaini.  Roberto Velascok berak dioenez, erronka benetan zaila izan arren: “La principal razón es que no puede haber un único modelo general de la economía o una sola aproximación a los hechos económicos. Es imposible ver con una simple mirada metodológica la economía de la felicidad, el papel de las instituciones, la importancia de la cultura o los efectos económicos del poder político. Y todo ello en una época en la que los símbolos económicos que nos resultan familiares van cayendo de uno en uno y nos adentramos en una globalización en la que una diabólica careta de carnaval ocupa de momento el lugar del rostro humano que nos prometieron sus profetas”.

Roberto Velasco da, ene ustez, euskal larrainean dugun “lur-orotako” ekonomialaririk ontxoena. Enpresa pribatua zein publikoa bertatik bertara ezagutu dituen unibertsitate-irakaslea, eta, barrena, sei libururen egilea. Primeran idazten du, lehendabizikoan ulertzen zaio, lehiakortasunean sinesten, kulturazale da eta gizateria maite du. Eta, gainera, hau guztia gutxi bailitzan, umorea du eta ironiaren jabe da. 

Ez dakit Roberto Velascoren seigarren saiakera hau ekonomialarientzako modukoa ote den, baina ekonomiaz ezer gutxi dakigunontzako, behintzat, erabat aproposa eta entretenigarria. Eta, berak esan bezala: “Los economistas pueden contribuir poderosamente a transformar el mundo siempre que no pretendan disponer de remedios universales . Conviene ciertamente que los economistas hagan autocrítica desde la humildad, porque el futuro es un blanco móvil que no avanza en línea recta; pero también es ineludible convencer a una mayoría social de la utilidad de la ciencia económica y del interés público del trabajo de los economistas.”

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: