Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Hiztun 0+ak

Hiztun 0+ak

Leire Narbaiza 2017/01/25 18:01
Info7 irratiko "Gureaz blai" saioko "Egin kontu" atalean 2017ko urtarrilaren 25ean emititutakoa.

Azken boladan atentzioa eman didaten elkarrizketa bi entzun ditut, pasadan, nahi barik, leku egokian momentu konkretuan nengoelako, kasualitatez. Biek zituzten antzeko osagaiak, biek dute zer hausnartua.

Lehenengoa trenean nindoala entzun nuen. Atzeko konpartimentuan aitaita-amamak zihoazen iloba txikiarekin. Berba egiteko moduagatik umeak 6-7 urte izango zituela kalkulatzen dut. Gaztelaniaz ari ziren eta ilobak amamari esan zion:

-tú no sabes euskera, amama

-No, no me enseñaron

-Pero aita sí sabe

-claro, me encargué yo de mandarle a una escuela donde le enseñaran.

-Aita ya sabe

-Por eso tienes que hablar en euskera, porque lo sabeís

Beste elkarrizketa supermerkatuan entzun nuen. Aita-alabak aitaren lagun batekin zeuden. Alaba txikiak 5 bat urte izango zituen. Aitak eta lagunak erdaraz ziharduten eta umeak aitaren lagunari halaxe esan zion:

-Tú sabes euskara?

-No, maitxia no sé. Pero tú que sabes tienes que hablar en euskara

Denbora gutxian halako bi entzuteak zer pentsatua eman dit. Euskaraz ez dakiten bik, eta honezkero ikasiko ez dutenek umeei esanez euskaraz egin behar dutela, nahiz eta eurek ez jakin.

Egia da askotan erdaldun elebakarrak oztopo zaizkigula euskaraz jarduteko, baina beste hainbatetan ahazten zaigu elebakar horietako asko edo batzuk, behintzat, laguntzaile izan ditugula, bai treneko amama horren moduan sasoi batean ikastolak eraikitzen, umeak eredu euskaldunetan matrikulatzen, eta abar. Eta beste batzuk, supermerkatukoaren moduan, besteok euskaraz egin dezagun bultzatzen eta babesten.

Txepetxek hiztun tipologia egin zuenean erdaldun hauei 0+ izena eman zien. Zero ez zekitelako, baina +, positibo hori aldekoak direlako, ezin bestekoak zaizkigulako euskarak aurrera egin dezan.

Egia esatera, halako gehiago behar genituzke, euskara biziberritzeko. Korrika eta halakoak espaloitik txalotzen edo halakoetan laguntzen ez ezik, erabil dezagun animatzen.

Halako gehiago alde behar ditugu, irribarrez, askotan ahazten zaigu eta zein garrantzitsuak diren. Gure esker onenarekin, euskara eurena ere badelako.

Info7ko webean

Amelia
Amelia dio:
2017/01/26 10:54
Zure gogoeta gustatu egin zait, Leire. Konturatu naiz nire ama ere haietako bat dela; horrelako esaldiak entzun dizkiot behin baino gehiagotan nire umeekin. Ondo segi!
Leire
Leire dio:
2017/01/28 12:27
Aupa, Amelia!
Pozten nau post hau gustuko izateak. Mila esker.
Teoria banekien, ezagutzen nuen jendea euskaraz jakin barik ikastolak sortu edota seme-alabarak euskal ereduetan beren-beregi esfortzu handiz matrikulatzen zituena. Baina antzinako kontua iruditzen zitzaidan.
Orain, hain denbora gutxian elkarrizketa bi horiek entzutean, asko daudela pentsatu nuen, gure aliatuak direla, eta beraiekin gogoratu behar ginela.
Segi ondo! Besarkada bat !
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua