Blogak
Arrakasta
2023/11/17Zer ote arrakasta? Unean uneko azenarioa ala ibilbide luzearen ondorioa ote? Garbi bide dagoena zera omen: oxigenorik gabe bizi izaterik ez dagoenez, beti ere behar-beharrezko dela behin gailurra gaindituz gero behera jaistea, oxigenatze aldera baino ez bada ere.
Euskarazko komikien HernaniKomik II. azoka
2023/11/15Azaroaren 17an eta 18an izango da, ostiralez eta larunbatez, Hernaniko Atsegindegi plazan
Mendeurrenean, kantuzaleak bai, agertoki aproposik ez
2023/11/12Gure amama zenari entzunez gero, Bergarak hiru gauza zituen Eibarrek ez zituenak: Bergarako errellenoak, Bergarako Kristoa eta Bergarako Orfeoia. Aitxitxak ere hiru aipatu izaten zituen, Bergarako Seminarioa, Bergarako Besarkada eta Bergarako Orfeoia. Biek zuten gogoko orfeoia. Behar bada, aurreko lauak aspaldiko kontu zaharrak zirelako eta, orfeoiaren sorrera, ostera, bion ezkonberritakoa.
Buruko osasuna XXI. mende hasierako futbolean
2023/11/11Ander Izagirrek lagunduta, Zuhaitz Gurrutxaga futbolari ohiak «Subcampeón» liburua idatzi du. Ostegun arratsaldean aurkeztu zuten Anoeta estadioan. Bideratzaile lanak Juan Carlos Etxeberria kazetariak egin zituen.
eBird plataformak taxonomia eguneratu duela aprobetxatuta, euskarazko txori-izenen zerrenda ere berritu dugu (v. 2023)
2023/11/11Udazkenero eguneratzen du eBirdek munduko hegaztien zerrenda eta taxonomia, mundu osoko 40 hizkuntzatako txori-izenekin batera. Euskaraz ere halaxe egin dugu duela egun batzuk. Iazko zerrendan genituen hutsune batzuk betez eta azken urtean izan diren aldaketa taxonomikoei erantzunez, dozena erdi txori-izen egokitu ditugu eta beste 25 txoriren izenak gehitu ditugu eBirden zerrendara, orain arte euskarazko ordainik ez zutenak, hala nola, txio erregetxoa, papagai bulargrisa, zozo bekainzuria, mozolotxo eurasiarra, hegatxabal adarduna, buztanikara txukotkarra, antzandobi nubiarra edo leiotrix mokogorria. Bide batez, aplikazioaren euskarazko bertsioa ere eguneratu dugu.
Kazetarien Euskal Elkarteak aurtengo zortzi sariak bart eman
2023/11/09“2023an gaude. Agian garaia da Euskal Herrian gehienbat gaztelaniaz ari diren hedabideek beste urrats bat jorratu dezaten euskararen erabilpenaren alorrean. Onerako litzateke, ona da, euskararentzat, ona da gizarte osoarentzat, eta ona da hedabideentzat eurentzat ere”.
Familia artean
2023/11/05Iñaki eta Olatz Salvador osaba-ilobek “Familia artean” deritzan kanta-saio modoxkari ekin zioten aurreko ostiralean Hondarribian. Hurrengo bi hilabeteetan beste horrenbeste izango da Zarautz, Berriz, Andoain, Ordizia, Villabona eta Azkoitian. Egitasmo honekin bikote ezagunak ez du segurutik euskal kantagintza irauliko, baina bai plazer handiko ikuskizun atsegin, gozatsu eta entretenigarria burutuko. Ez da gutxi.