Ilunabarreko olatu gorrixkak
Amatiño
2024/12/09 13:40
Bart arratseko olatuak ez ziren inoizko handienak izan, baina bai, behar bada, aspaldiko ilunenak. Asteburu luzean zehar bota ahalean jardundako zaparradek lehorreko lur-ur gorrixkak itsasoratu zituzten Deba ibaian barrena. Agerikoa ur gaziak eta gezak elkarrekin ezkondu gura eza, eta nabaria olatu zakar eta hautsien gorrirantzako trebesa.
E
Ez omen dago zalantzan Ifarrak gogotik jo zuenik, baina olatuen apar lurruntsuei besterik zerien zenbait ufadatan... Mendebalaren indarra eta lehorreko hego haizearen fereka.
.