Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Filosofia, jakintza-gai baino gehiago, bizimodu

Filosofia, jakintza-gai baino gehiago, bizimodu

Markos Zapiain 2024/12/12 18:45

Praktika honen helburua ikasleei eskuliburu helenistiko-kognitibista bat idatzaraztea da, Epiktetoren “Eskuliburua”ren antzeko zerbait. Oinarri teorikoa Pierre Hadoten liburuetan dago, batez ere “Filosofia bizimodu gisa” eta “Barruko gotorlekua” liburuetan.

Eskuliburuaren praktika etikan dago kokatua. (Oso ohitura berria da etika eta psikologia bereiztea. Nietzschek ez zituen bereizten.)

Litekeena da hamazazpi urteko ikasle batentzat deontologia, dialogismoa, arrazoimen praktikoaren postulatuak, Habermas eta Rawlsen ezjakintasunaren beloa interesgarriak izatea, baina 36 urte hauetan ez dut halakorik ezagutu, ez baldin bada perbertsoren bat.

Aitzitik, beldurra, desira, maitasuna, tristura, adiskidetasuna, zoriona, gorputza, ametsak, janaria, notak, oinazea, antsietatea, heriotza, halako gaiak bai, izugarri interesatzen zaizkie. Bizipen horiez dihardute etikako obrarik indartsuenek, terminologia hermetiko eta pedantetik urruti eta eguneroko bizitzan txertaturik. Garbi erakutsi digu Pierre Hadotek bizimodu izan dela filosofia luzaro, jakintza-gai baino gehiago.  

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.