Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Iñaki Usabiagaren omenez

Iñaki Usabiagaren omenez

Markos Zapiain 2024/12/12 13:15

Eibarko bilkura baino lehentxeago hil zitzaigun Iñaki Usabiagak erakutsi zidan grekoa Hondarribiko institutuan eta euskal gramatika Bergaran, eta haren omenez prestatu eta esan nuen ponentzia eta idazten dut orain. Zaldibiarra zen, Okobio baserriko semea, Iñaxio ere deitua.

Dirudienez, grekoz ondo dakitenek darabiltzate euskaraz modu naturalean —Usabiagak bere itzulpenetan bezala—, “baledi” eta “baleza” bezalako aditz formak. Gramatikafilo handia zen, kutsatu egiten zizun gramatikaren maitasuna, entusiasmoz ikertzen zuen gramatika eta transmititzen aurkitutakoa. Txunditurik uzten gintuen gramatika azaltzeko eta ulertarazteko xakea zerabilen moduak. Bergaran, laurogeiko hamarraldiko larunbat haietan, Sakontze mailako klaseak ordu biak aldera amaitu, eta autoan ekartzen gintuen ikasle batzuk Beterri aldera bueltan. Gozamen hutsa zen haren solasa. Geure jardunbide egokian erabakigarria den Epiktetoren “Eskuliburua”z gain, Iñaki Usabiagak Herodotoren “Historia”k eta Aristotelesen “Politika” ere euskaratu zizkigun.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.