Blogak
Ez zen alferrik pasatu
2025/09/20Zalantzak ditut Lurdesek gogoko izango ote lukeen Inge Mendioroz (1) zuzendariaren “Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako” (2) dokumentala. Batetik, ez dudalako uste berak bere burua biktimatzat zuenik eta, bestetik, gizonezkoz ingurututako munduan ia emakume bakarra zenaz jabetzeak gainbeherakada baino jaikialdia ematen ziolako. Guztiz baikorra eta gozoa zen eta, ez horixe, dena egina eman eta erraz joan zitzaiolako.
Palestina eta Israelen alde, Hamas eta Netanyahuren kontra
2025/09/17RTVEk erabaki du ez esku hartzea, hurrengo maiatzaren 16an Vienan eratuko den Eurovision Abesti Leihaketaren 70. ekitaldian, baldin Israelek parte hartuko balu. Ez da, ordea, aurrena horrelakorik erabakitzen. Lehenago beste horrenbesteko ezezkoa adierazia dute Irlanda, Herbehereak, Islandia eta Esloveniako telebista publikoek.
Sasiola: munduaren erdigunetik historiaren bide-bazterrera
2025/09/17Ales Turrillas Aranzeta (1) publizista debarrak esana du Sasiola ingurumaria nolabaiteko “parke tematikoa” dela, ibaiaren ibar bietan eta ehundaka metro gutxiko esparruan aurkitu daitezke-eta paleolitikotik XIX. mendera arteko aztarrenak, historiaz, arkitekturaz, ekonomiaz zein merkataritzaz, bai eta gaur egun ezagutzen den pilotalekurik zaharrenetakoa ere.
Zinemagintza espainiarra nazioarteko ordezkari bila
2025/09/13Hilaren 17an. erabakiko da zein izango den espainiar zinemagintzak aurkeztuko duen ekoizpena, 2026ko Oscar Sarien Nazioarteko Filmik Onenaren kategorian. Hiru dira hautagaiak eta hiruak ikusgai ditugu egunotan euskal pantailetan: “Sirât”, “Romería” eta “Sorda”.
Iparraldeko talaiatik
2025/09/09Joseba Aurkenerenaren “Euskal izarra beti pizturik” liburua ez da udal-liburutegian maileguz jaso eta egunero, loak hartu aurretik, hainbat orrialde irakurri eta bi astebeteren buruan berriro itzultzen den horietakoa, norberak erosi, lantzean behin atalka irakurri, eta urtetan indarrean iraun dezaketenetakoa baino.
