Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Administrazioa bertakotu

Administrazioa bertakotu

Amatiño 2026/09/25 13:45
Diktadura garaian administrazio publikoa ez zen euskaldunok amesten genuen lanpostua. 1979etik aurrera berreskuratutako erakunde demokratikoekin batera, Jose Luis Lizundia Euskaltzaindiaren idazkariordeak gazte jende euskalduna animatu zuen funtzionari izatera.

Ia mende erdi geroago, egoera erabat aldatu da, eta beldur gara gazteriak ez ote duen errazegi jotzen administrazioaren lanpostuetara. Onartzen dugu administrazioa euskaldundu beharra, nahiz horretarako funtzionario-kopurua gehitu behar izan. Baina, zein neurritan?

Datua datu, 1979 urtean 640.000 behargin ziren okupatuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, eta 83.000 (%13) enplegu publikoan. 2025 urtean, ostera, milioi bat langile guztira eta 160.000 funtzionario (%16). Hau da, funtzionarioen kopurua bikoiztu arren, ehunekoetan hiru puntu baino ez da igo.

Hartara, Autonomiak ez du administrazio publikoaren pisua lar gehitu, nahiz Estatuaren ardurapean zegoen egitura sakon aldatu eta euskaldundu. Baina, zein da ordaindu genezakeen topea?

 

Barrena 2026.09.25

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal