Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Kuboaha (III)

Kuboaha (III)

Markos Zapiain 2026/09/24 20:40

Ia diru barik bizi da idazlea eleberriaren hasieran. Bahitura-etxera daroatza pixkanaka bere ondasunak, arropa eta idazteko tresnak barne. Hala ere, idazteari eusten dio.

Denbora aurrera, pertzepzioa ere aldatzen dio goseak. Gero eta urduriago, oldarkorrago, eldarnioei eta paranoiari emanago eta absurdoago bilakarazten du. Irakurleak ezin du ziur jakin fidagarria ote den idazleak kontaturikoa. Esaterako, janaria ahitu zaiolarik, zur-zatiak edo bestelako objektuak ahoan darabiltza, listua sortzeko eta urdaila engainatzeko.

Dena den, behin eta berriro pizten zaio esperantza: ideia bikain bat izango du, artikulu aparta idatziko, egunkariak onartuko dio eta diru polita jasoko du.

Eta halaxe gertatzen da batzuetan. Esna eginiko ametsetan adituek bere lanei buruz entzundakoa errepikatzen dio bere buruari:  “Talentuz idatzia, artelantxoa benetan, jenioaren aztarna. Eta hamar koroa!”

Baina segituan berriz ere txarto. Aurrekoan esan bezala, gorputzaren ahultzeaz ere diharduen arren, gogoaren fenomenoetan jartzen du Hamsunek foku nagusia: goseak idazleari kontzientzia desegituratzen dio, errealitatearekiko harremana desitxuratzen.

Halako batean, adibidez,  “Kuboaha” hitza asmatzen du, eta hitz horrek esanahi sakon eta misteriotsuren bat izan behar duela pentsatzen hasten da obsesioz. Pasarte hori funtsezkoa da: hizkuntza bera hasten da autonomo bihurtzen protagonistaren buruan. Hitza ez darabil zerbait adierazteko: hitzaren soinua sortzen du aurrena, eta soilik gero aurkitu nahiko dio esanahia:

“Ostera etzan nintzen lokartzen saiatzeko, baina errealitatean ilunarekin borrokatzeko. Euria gelditua zen kanpoan, eta ez nuen hotsik entzuten. Une batez kaleko oin-hotsak entzuten segitu nuen, eta ez nuen bakea lortu harik eta oinezko bat pasatzen aditu nuen arte, udaltzain bat zirudienez. Bat-batean hatzekin hainbat aldiz klask egin eta barrez hasten naiz. Baina ze mila deabru! Ja!... Hitz berria asmatu nuelako irudikeria izan nuen. Ohean agontzen naiz eta esaten dut: Ez da hizkuntzan existitzen, asmatu egin dut, Kuboaha. Letrak ditu, hitz batek bezala, ene bada, motel, hitza asmatu duk... Kuboaha... gramatikazko esanahi handikoa.

Hitza nire aurrean ikusten nuen ilunpetan”.

Eleberriak ez du gainbeherako lerro zuzena marrazten; errusiar mendiaren ibilbidea du gehiago: halako batean, idazlea salbatzen dela dirudi; berehala hondoratzen da haatik, eta segi goiti eta beheiti eta goiti eta beheiti.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.

Azken erantzunak
Ondo ekarria. Adibidez, ez Mitxelena ez Brassens ... Markos Zapiain, 2026/06/16 10:25
Georges Brassens (1921-1981) kantari ... Amatiño, 2026/06/11 14:50
Mila esker, Urko! Irakurri ditiat Mastodonen gai ... Markos Zapiain, 2026/06/10 21:03
Txillardegik eta Jorge Luis Borgesek hizkuntzari ... Urko Azpitarte Zubizarreta, 2026/06/09 18:42
Beharbada bai, Amatiño. Hori bai, ... Markos Zapiain, 2026/05/28 07:35
Ebidentziaren bost paradigma horiek egia ... Amatiño, 2026/05/27 18:16
Arrazoia, Amatiño, kar-kar-kar.   Josu Goikoetxea ... Markos Zapiain, 2026/05/02 22:56
Von Neumannek, matematiko eta informatiko ... Amatiño, 2026/05/02 12:11
Euskal abeslari ospetsu batek pertsona ilegabeen ... Markos Zapiain, 2026/03/12 17:55
Andoni Ortuzar zara? Markos Zapiain, 2026/01/07 17:50