Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Jainko jaun maitea: galtzaundi madarikatu bat haiz! (IV)

Jainko jaun maitea: galtzaundi madarikatu bat haiz! (IV)

Markos Zapiain 2026/09/24 22:06

Hamsunek gosea esperimentu psikologiko bihurtzen du. Ez da mugatzen “idazlea gose da” adieraztea. Aurrekoan esan bezala, gorputza gose delarik kontzientziako barrualdeari zer gertatzen zaion ere pintatzen digu.

Idazlea ez da inondik inora txiro pasibo bat, ikaragarri harroa baizik. Behin baino gehiagotan sentiarazten dio goseak diruaren beharra, baina harrokeriak laguntza baztertzera bultzatzen du. Bere-berea du idazleak mekanismo psikologiko hori. Adibidez, txanpon batzuk lortu orduko, beste pobre bati ematen dizkio batzuetan, bere buruari frogatu nahi diolako ez dela behartsua. Hori da idazlearen paradoxa mingarrienetako bat: zenbat eta pobreago, orduan eta gehiago behar du bere duintasuna sentitu, nabarmendu eta erakutsi.

Laguntza onartzea umiliagarria zaio; baina laguntza baztertzeak gosea areagotzen dio. Bere miseria ez da ekonomiko hutsa. Neurri batean, idazlearen beraren izaerak ere elikatzen du bere hondamendia. Hiltzeko irrikaz egoten da zenbaitetan.

Ideia zoragarriak dituela uste du orain; segundo batzuk geroago ezin ditu idatzi. Arrazoirik gabe egiten du barre eta haserretzen da eta eztabaidatzen du bere buruarekin eta oldartzen zaio Jainkoari.

Gosearen unerik gogorrenetan azalpen metafisikoa bilatzen dio bere sufrimenduari. Zergatik gertatzen zaio gertatzen ari zaiona? Jainkoak bidalitako probak ote dira, Job modernoa balitz bezala? Zigortzen ari ote zaio Jainkoa? Ustekabean pizten zaio Jainkoaren aurkako haserre blaspematzailea:

“Kanpoan egon nintzenean, kalearen erdian gelditu eta ozenki esan nuen ukabilak estutzen nituen artean: Gauza bat esango diat, Jainko Jaun maitea: galtzaundi bat haiz! Eta burua zerura zuzentzen dut, hortzak suminaren suminaz estutuz: Galtzaundi madarikatu bat haiz!”

Nolanahi ere, ezin dugu ahaztu idazlearen gorputz-gogoen egoera: biraoa ez da patxadaz hausnarturiko ezein pentsamendu filosofiko sistematikoren emaitza, baizik eta goseak eta akidurak eraginiko kontzientzia sukartsu batena.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.

Azken erantzunak
Ondo ekarria. Adibidez, ez Mitxelena ez Brassens ... Markos Zapiain, 2026/06/16 10:25
Georges Brassens (1921-1981) kantari ... Amatiño, 2026/06/11 14:50
Mila esker, Urko! Irakurri ditiat Mastodonen gai ... Markos Zapiain, 2026/06/10 21:03
Txillardegik eta Jorge Luis Borgesek hizkuntzari ... Urko Azpitarte Zubizarreta, 2026/06/09 18:42
Beharbada bai, Amatiño. Hori bai, ... Markos Zapiain, 2026/05/28 07:35
Ebidentziaren bost paradigma horiek egia ... Amatiño, 2026/05/27 18:16
Arrazoia, Amatiño, kar-kar-kar.   Josu Goikoetxea ... Markos Zapiain, 2026/05/02 22:56
Von Neumannek, matematiko eta informatiko ... Amatiño, 2026/05/02 12:11
Euskal abeslari ospetsu batek pertsona ilegabeen ... Markos Zapiain, 2026/03/12 17:55
Andoni Ortuzar zara? Markos Zapiain, 2026/01/07 17:50