Blogak
Floriturak eta estrukturak
2025/03/27Orain hirurogei urte inguru-edo, Eibarko euskal kultura-ekimenetan ari ginen pare bat lagun deituak izan ginen bilera izan genezan Ordizia aldean, non, ez ustean, ETArekin lan egiteko aukera eskaini ziguten. Artean gertatzear zen Txabi Etxebarrieta, Iñaki Sarasketa eta guardia zibilen arteko tiroketa eta, ezezkoa eman bagenien, ez zen izan lankidetzarik nahi ez genuelako, eskaini ziguten lan-mota ez zitzaigulako aproposena iruditu baino.
Tout ira mieux… Jusqu'à Ispahan
2025/03/22Nerabetako frantsesa berreskuratu nahirik astean birritan bildu ohi garenon jubilatu-taldean egokitu zait Almudena Grandesen “Tout ira mieux” (1) azken nobela irakurtzea. Ez zait batere zaila suertatu. Orain hurrengo tokatu zitzaidan Bernardo Atxagaren “Obabakoak” eta, aurretik euskaraz irakurria izan arren, askoz ere zailagoa iruditu zitzaidan (2).
Lauburua New Yorkeko Folklore Center-eko sarreran
2025/03/20Andrea Ramirezen “Lauburua: ikur enigmatikoa, folklorikoa (eta turistikoa)" irakurri ondoren
Mekanikak xarma galdu du
2025/03/17Hogei urte inguruko lau neska-mutil madrildar amildu eta zendu dira asteburuan Kantabrian, mendate izoztuan autoz zihoazela labain egin eta 300 metrotan barrena malkartu ostean. Ez dute zer gertatu zaien kontatzeko abagunerik izango, baina zantzu esanguratsu bi utzi dituzte: ibiliaren ibiliz neurriz kanpo leundutako pneumatiko zaharrak eta alarma automatikoa aktibatzeko azken belaunaldiko telefonoa.
Entretenigarrixa eta didaktikua
2025/03/17El jurado, John Grisham. mass market paperback, 545 orrialde. gaztelera hizkuntza. 1997(e)an Ediciones BSA(e)n argitaratua. ISBN: 978-84-406-7658-0
Txillardegi hizkuntzalari
2025/03/13“Txillardegi hizkuntzalari” (Markos Zapiain. Elkar, 2024). Saiakera aukerakoa, Txillardegi ezagutzeko betarik izan ez zuen belaunaldiarentzat eta, Txillardegi hizkuntzalari izan zenaren gaineko “mappina” balitz bezala, zeharo aproposa haren nondik norakoaz jabetzeko eta gogoan izan zituen erreferentzien berri jakiteko.