Corto Maltese sarri mintzo da euskaraz
Duela bi urte poz-pozik eman genuen berria blog honetan, Astiberrik Itsaso gaziaren balada bat argitaratuta Corto Maltese berriz euskaraz irakurtzeko aukera zekarkigula-eta. Han genionez (EIZIEren artikulu batean eta Wikipedian oinarrituta), 36 urte ziren Cortok euskaraz azkenengoz egin zuenetik, aurretik euskaratutako istorio bakarrak 1986an Argiak atalka ateratako Itsaso gazituaren balada eta 1988an Antxeta argitaletxeak ateratako Ethiopikoak zirelakoan.
Baina informazio hori okerra zen, eta geroztik han eta hemen ikertuta ikusi dugunez, Corto Maltese askoz sarriagotan mintzo izan da euskaraz: zehazki, Hugo Pratt-ek idatzitako jatorrizko 29 istorioetatik (ez ditugu kontuan hartzen azken urteetan beste egile batzuen eskutik atera diren albumak) 20 izan dira noizbait euskaratuak!
Gogora dezagun zeintzuk diren 29 istorio horiek (batzuetan gaiaren araberako 14 saga edo bildumatan argitaratu zirenak):
- Una ballata del mare salato (1967)
- Suite caribeana (1970):
- Il segreto di Tristan Bantam
- Appuntamento a Bahia
- Samba con Tiro Fisso
- Il mare d'oro (1970):
- Un'aquila della giungla
- ...E riparleremo dei gentiluomini di fortuna
- Per colpa di un gabbiano
- Lontane isole del vento (1970-1971):
- Teste e funghi
- La conga delle banane
- Vudù per il presidente
- Le lagune dei misteri (1971):
- La laguna dei bei sogni
- Nonni e fiabe
- L'angelo alla finestra d'oriente
- Sotto la bandiera dell'oro
- Le celtiche (1972):
- Concerto in O' minore per arpa e nitroglicerina
- Sogno di un mattino di mezzo inverno
- Côtes de Nuits e rose di Piccardia
- Burlesca e no tra Zuydcoote e Bray-Dunes
- Le etiopiche (1972-1973):
- Nel nome di Allah misericordioso e compassionevole
- L'ultimo colpo
- ...E di altri Romei e di altre Giuliette
- Leopardi
- Corte Sconta detta Arcana (1974)
- Favola di Venezia (Sirat Al Bunduqiyyah) (1977)
- La casa dorata di Samarcanda (1980)
- La giovinezza (1981)
- Tango (1985)
- Le elvetiche: Rosa alchemica (1987)
- Mū - la città perduta (1988)
Eta euskaraz izan diren argitalpenak hauek izan dira:
- Argiaren TXT gehigarrian (Bego Montoriok itzulita gutxienez 3.etik aurrera):
- Itsas gaziko balada (1986/01/26 - 1986/10/26)
- Siberian (1986/10/26 - 1987/05/03)
- Veneziako fabula (1987/05/10 - 1987/07/26)
- Samarkanda-ko etxe urre kolorezkoa (1987/08/02 - 1988/04/03)
- Tristan Bantam-en sekretua (1988/04/24 - 1988/05/15)
- Hitzordua Bahian (1988/05/22 - 1988/07/03)
- Sanba Tiro Fijo-rekin (1988/07/03 - 1988/09/18)
- Arrano bat oihanean (1988/09/18 - 1988/10/30)
- Berriz hitz egingo dugu abenturazale haietaz (1988/11/06 - 1988/12/18)
- Kaio baten erruz (1988/12/18 - 1989/02/05)
- Onddoak eta buruak (1989/02/12 - 1989/03/26)
- Bananen conga (1989/04/02 - 1989/05/21)
- Vudu lehendakari (1989/05/21 - 1989/07/03)
- Amets galduen aintzira (1989/09/03 - 1989/11/05)
- Asabak eta ele zaharrak (1989/11/12 - 1990/01/28)
- Antxeta argitaletxeak 1988an Ethiopikoak argitaratu zuen, lau istorioren bilduma dena:
- Allah urrikalkorraren izenean
- Han belarra beti berde bait da eta anaiek anaiei gorroto bait diete
- Eta beste Romeorik, eta beste Julietarik
- Rufiji-ko gizon-lehoinabarrak
- Eta jada mende honetan, 2001eko abenduan, Ostiela! aldizkariaren 24. zenbakian, Goierritarra delako batek itzulita:
- Arpa eta nitroglizerina kontzertua Do Minorrean
Argi dago, beraz, Corto Maltese gehienetan euskaraz mintzo izan dela! Inoiz (guk dakigula) euskaratu gabeko 9 istorioak hauek dira:
- Le lagune dei misteri (1971) bildumako lautik bi:
- L'angelo alla finestra d'oriente
- Sotto la bandiera dell'oro
- Le celtiche (1972) bildumako lautik hiru:
- Sogno di un mattino di mezzo inverno
- Côtes de Nuits e rose di Piccardia
- Burlesca e no tra Zuydcoote e Bray-Dunes
- La giovinezza (1981)
- Tango (1985)
- Le elvetiche: Rosa alchemica (1987)
- Mū - la città perduta (1988)
Ea horiek ere laster ikusten ditugun euskaraz. Edo, behin eskatzen hasita, hobe guztien berrargitaratze bat! ;-)

