Ezin egia beti konfinatu
David Morens, AEBetako NIAID erakundeko goi-mailako aholkulari ohia (Faucirekin elkarlanean beti) dokumentu publikoak ezkutatzeko konspiratzeagatik errudun auto-deklaratu da. Informazio Askatasunaren Legea (FOIA) saihesteko, komunikazio ofizialak bere Gmail pertsonalaren bidez egin zituen. Ez da interpretazio bat. Fiskaltzarekin sinatutako akordio judizialean jasota dago.
2020ko ekainean, munduaren zati handi batek oraindik murrizketa gogorrak jasaten zituen. Milioika pertsonak ezin zituzten senideak bisitatu, milaka negozio itxita edo jarduera mugatuarekin zeuden, eta ziurgabetasuna nagusi zen. Bitartean, Fiskaltzaren arabera, David Morensek etxean bi botila ardo jaso zituen "egindako mesedeengatik". Geroago, Michelin izardun jatetxe batean afaltzeko gonbidapena ere iritsi zitzaion.
Morensek bost urte arteko espetxe-zigorra jaso dezake, eta epaia azaroaren 12an emango dute. Bere konplizeak ez dira oraingoz publikoki identifikatu auzi penal honetan. Anthony Fauci ez dago inputatuta Morensen auzian, nahiz eta haren izena auziaren testuinguruan behin eta berriz agertu den.
Urte hauetan askok galderak egite hutsagatik "ukatzaile", "konspirazionista" edo "desinformatzaile" etiketak jaso dituzte.
Gaur ordea, epaitegi batek gauza bat gutxienez baieztatu du: informazio publikoa ezkutatzeko konspirazioa benetakoa izan zela. Protagonista zuzen baten aitorpenarekin akordio batera helduta gainera. Auskalo akordio honetara heltzeak zenbat gauza estaliko dituen eta ze mailatako "chivo expiatorioa" ote den.
Ez dugu oraindik istorio osoa ezagutzen. Baina puzzleko pieza asko mahai gainean daude. Orain, ukaezinak diren pieza gehiago. Eta ez ditu "negazionista" batek ekarri. Fiskaltzak ekarri ditu.
Iturriak:
- U.S. Department of Justice. Former Senior NIAID Official Pleads Guilty to Charges Connected to Concealing Federal Records. https://www.justice.gov/usao-md/pr/former-senior-niaid-official-pleads-guilty-charges-connected-concealing-federal-records
- Reuters. Former Fauci adviser pleads guilty to conspiring to conceal COVID-19 records. https://www.reuters.com/legal/government/former-fauci-adviser-pleads-guilty-us-conspiring-conceal-covid-19-records-2026-08-19/
- Associated Press. Former NIAID official pleads guilty in records concealment case. https://apnews.com/
- The New York Times. David Morens Pleads Guilty in Federal Records Case. (2026).
Agerikoa denez, gure komunikabideek era honetako albisteak ezkutatuko dizkigute, zentsuratu, nahiz eta The New York Times-ek ere jaso eta interneten informazio zuzena aurkitzeko aukera izan.
Desinformatzen eta artaldea manipulatzen, desinformazioa borrokatzeko aitzakiz.
Delitua egiten ari dira. Hauek ere informazio publikoa ezkutatzen, sahiesten edo ez-ikusiarena egiten, AEBetako dokumentu ofizialarekin bezala. Zenbat ordaintzen diete hau egiteagatik?
