Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Kolorbir 1

2023/04/06

Kolorvir, Jaffeux técnika. Orain ezin da téknika hau erabili kimiko produktuak desagertu direlako merkatuan eta , nik behintzak, ez ditut formulazioak lortu. Papera izan behar zer RC, eta gero produktu ezberdinekin (12 kubetan) lortzen ziren solarizazioak, tinteak polikromiak eta abar. Nik dauzkat bilduma batzuk erakusketak egiteko prest

Kolorbir 1 - Gehiago irakurri

BURUTAPENAK 8

2023/04/03

Amodioa, zenbat eta isilago, amodioago

BURUTAPENAK 8 - Gehiago irakurri

Gaskoia: hain urrun eta hain hurbil

2023/04/03

Aitortu behar dut aurreko asteburuan entzun nuela, estreinako, Biarnoko gaskoiz luze samar hitz egiten. Ahurti eta Bardoze inguruan-edo, Vielhara autoz nindoala, ezustean sartu zitzaidan dialean frekuentzia ezezaguna (1), euskarazkoren (2) baten bila niharduela. Hasieran, Aran haraneko gaskoiaren itxurarik antzeman ezean, ez nuen zein hizkuntzatan ari ote zen sumatu ere egin.

Gaskoia: hain urrun eta hain hurbil - Gehiago irakurri

Txorien kantuak identifikatzeko aplikazio bi: Merlin eta BirdNet

2023/04/02

Txori kantuak ikasteko eta zalantzak argitzeko oso erabilgarri diren bi aplikazio: Merlin Bird ID eta BirdNET. Ez dira perfektuak, baina txori kantuak ikasteko prozesuan oso lagungarri izan daitezke. Hori bai, gogoratu ez dutela beti asmatzen, proposamenak bakarrik egiten dizkigutela.

Txorien kantuak identifikatzeko aplikazio bi: Merlin eta BirdNet - Gehiago irakurri

Alberto Lizarralderi Xalba Ramirezek eginiko elkarrizketa

2023/04/02

Ostiralean, lanerako bidean, Xalba Ramirezek Alberto Lizarralde musikariari eginiko elkarrizketa irakurri nuen.

Alberto Lizarralderi Xalba Ramirezek eginiko elkarrizketa - Gehiago irakurri

Eibarko errekak: izenak eta sare hidrografikoa

2023/04/01

Eibarko lurretan dauden erreken mapa eguneratua argitaratu du udalak bere "Eibarko udalerriko ondare naturalaren inbentarioan". Orain dela 20 urte Eibarko mapa toponimikorako batu genituen izenak jaso eta mapa argi batean ikus daitezke. Honaxe ekarri dut mapa hori, Eibarko erreka guztien zerrendarekin batera.

Eibarko errekak: izenak eta sare hidrografikoa - Gehiago irakurri

Zelebraziño bat

2023/03/31

Harkaitz Cano, Unai Iturriaga, Joseba Larratxe Berazadi. 2022. Ni ez naiz Mikel Laboa. Elkar, Donostia.

Zelebraziño bat - Gehiago irakurri

Xipri Arbelbide: "uros bizi izateko, ez sobera gormanta izan"

2023/03/30

Mutiko koxkorra zelarik, Xipri Arbelbidek (Heleta, 1934) alemanen tankeak ikusi zituen herriko plazan. Hogeita bat urte baino ez zituen Aljeriako gerlara bidali zutenean. Itzultzean apaiz-ikasketak egin eta, 30 urte bete aurretik, misiolari zen Boli Kostan (1). Bizitza luzean zehar ezagutu aldaketen berri kontatzen dizkio, Jakin (2) aldizkarian (2023/urtarrila-otsaila), Jose Luis Aizpuru kazetariari.

Xipri Arbelbide: "uros bizi izateko, ez sobera gormanta izan" - Gehiago irakurri