Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Ikasleek asmaturiko zenbait esapide

Ikasleek asmaturiko zenbait esapide

Markos Zapiain 2024/12/14 14:55

Norberaren arazo partikularrei barik borroka politikoari dagokionetako bat egin zait deigarriena ikasleek sortutako formulen artean. Mugimendu Sozialistaren baitako Itaiaren eta Ezker Abertzale klasikoaren Bilgune Feministaren arteko xextren testuinguruan kokatu beharra dago (bestela esanda, GKS versus Ernai). Nahiko nabarmenak izaten dira ikastetxeetan. Gurean, adibidez, greba berdina maiatzaren 24rako deitu zuen Itaiak eta maiatzaren 29rako Bilgune Feministak. (Ikasle gehienak bietara apuntatu ziren, noski.)

Horrelaxe akuilatu du ikasle batek bere burua:  

“Efektiboa izaten ari naiz feminismoaren aldeko nire borrokan, efektiboak izaten ari gara feminismoaren aldeko gure borrokan. Berehala jartzen ditugu konponbidean gure arteko gatazkak.”

Eskuliburuari buruzko serie hau amaitzeko, ikasleek sortutako formula batzuk kopiatuko ditut. Pertsonalak diruditenak aukeratu ditut, ez dituztenak dogma helenistikoak, Spinozarenak edo Mr. Wonderfulenak errepikatzen. Aitzitik, ikasleak berak asmatu ditu, itxuraz bederen:

 -Distortsiorik gabe eta den bezala ikusten dut nire gorputza eta nire itxura. Goitik behera onartzen dut. Gero eta gutxiagotan oroitzen naiz nire gorputzaz eta nire itxuraz
 
-Gustura jan eta edaten dut, modu osasuntsuan. Gozatu egiten dut jaten eta edaten

-Nahi dudana jan eta, hala ere, ez naiz errudun sentitzen 

-Gero eta gutxiago sufritzen dut Athleticen porrotekin 

-Ikastean erabat kontzentratzen naiz. Ez naiz tentazioan eta dispertsioan jausten. Etekin aparta ateratzen diot ikastaldi bakoitzari
 
-Azterketetan buruan daukadan guztia eta gehiago ematen dut. Ganoraz ikasi ondoren, azterketa bikainak egiten ditut
 
-Maitemintzean ez zaizu pertzepzioa distortsionatzen, objektiboki ikusten duzu maitea
 
-Maitasunak ez zaitu kateatzen; aitzitik, libreago egiten zaitu, askatasuna indartzen dizu
 
-Bihar ez dituzu gaurko hanka-sartzeak errepikatuko; eskarmentua kontuan hartu eta gero eta gutxiagotan sartzen duzu hanka

-Efektiboa izaten ari naiz feminismoaren aldeko nire borrokan, efektiboak izaten ari gara feminismoaren aldeko gure borrokan. Berehala jartzen ditugu konponbidean gure arteko gatazkak

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.