Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Gora literatura, musika eta euskara!

Gora literatura, musika eta euskara!

Amatiño 2024/12/18 17:40
Gaur goizean zendu da, 78 urte zituela, Patri Urkizu, irakasle, ikertzaile, idazle, eruditu, melomano eta langile porrokatua. Bere handitasunean, gizon apal, xarmant eta gogotik maitatua. Behar bada, euskal literaturazaleetarik musikazaleena. Berea da harako irrintzia: “Gora literatura, gora musika eta gora euskara!”.

Euskal Filologiako Doktore, Euskal Idazleen Elkartearen presidente eta bere jaioterriko alkate independientea (Lezo, 1979-1983), Patri Urkizuk bederatzi saiakera, bost nobela eta narrazio, hiruzpalau biografia edo bilduma eta bi poesia liburu utzi dizkigu, argiratzeke geratu zaizkion azterlanez gainera. Haren beste bi zaletasun nabarmentzekotan, euskal antzerkia –pastoralak bereziki— eta han-hemenka izkribu zahar galdu bila aspertzeke jardun-guraria.

Patrik pare bat urte zeramatzan gaixorik eta, segurutik, balio berezia hartzen du orain duela urtebeteko Literaktum egitarauaren barrena eta Mari Jose Olaziregi eta Aizpea Goenagaren ekimenez, Donostian eskaini zitzaion ondo merezitako lagunarteko omenaldia, non unerik osantsuena ez bizi arren, Patrik ikaragarri azaldu zituen bere-bereak zituen berriketa gabeko barne-indarra, jakituria, adorea eta kemena.

Jaioko dira berriak, bai, baina nekez, ordea, Patri Urkizu bezalakoak.

.

Patri Urkizu Lagunartean
Literaktum, 2023. Jon Cazenave, Joseba Etxegoien, Antton Valverde, Iñaki Salvador, Mari Jose Olaziregi, Patri Urkizu, Aizpea Goenaga eta Malen Urkizu (biloba).
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: