Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Ebroa: guda, konkista, sarraski, garraio eta merkatu-ibaia

2023/09/03

Zaragozan kexu ziren aurreko jaian, Ebro ibaiak behar besteko urik ez zeramalako (1). Ez zen trabesik falta Pilaricaren ostean errekara begira ziren jubilatuen artean, Harrizko Zubipetik (2) ba ote –ala ez— ibar batetik bestera oinez zeharkatzerik. Baietz, ezetz… auskalo.

Ebroa: guda, konkista, sarraski, garraio eta merkatu-ibaia - Gehiago irakurri

Eibarko hegazti habiagileen urteroko jarraipena, SACRE 2023

2023/09/02

2023ko udaberrian SACRE programan eta Eibarren jasotako datuen laburpena, 2015-2023 datu-segida historikoarekin batera.

Eibarko hegazti habiagileen urteroko jarraipena, SACRE 2023 - Gehiago irakurri

Klima aldaketa eta sena galtzea

2023/09/01

Matthew Liao zientzialariaren proposamenak klima-larrialdia gainditzeko... kriminalak

Klima aldaketa eta sena galtzea - Gehiago irakurri

Kanape magiarra

2023/08/30

Interesgarrixa, magiar kultura oral aberatsan aurkezpena dan neurrixan. Hortik aurrera... lirismo lartxo nere gusturako (hau be ezaugarri magiar bat ei dok), autolaguntza usain(txo) uxagarrixa (igual idazlian aldetiko deformaziño profesionala) eta larregiko laburtasuna, ezertan sakontzeko astirik emoten ez dabena. Neuk, partikularki, AEBetako etorkin hungariarren historixia pixkat zabalago lantzia eskertuko neukian.

Kanape magiarra - Gehiago irakurri

Ke kurtiñak

2023/08/30

Alonson "Kamemberta" najeukan irakorritta, eta ha moko fiñendako kapritxua bada be, hau dibertigarrixagua egin jatak. Umore gaiztua, zinemako tramoia arteko dobladilluen kontura, eta azken kapituluetan produktoriak egindako maisu-jokaldixa: Euzkadi S.A estiloko enpresari kanpetxanuak, euskaldun-gose dagon madero bati botatako amua, ke kurtiña ezin egokixagua zabalduta. Jolas politta, ondo pasatzekua.

Ke kurtiñak - Gehiago irakurri

Tene Mujika, 1936an 2036rako aldarria iragarri zuena

2023/08/30

“Tene Mujikak gaur egun ez dauka irakurlerik, batto ere ez, ezin baita ia inon eskuratu haren libururik” diosku Kepa Altonaga irakasleak*. Hala ere, Debako neska-mutilak erruz biltzen dituen Errotazar futbol-zelaiaren sarreran zera irakurri daiteke: “elearen osasuna gaztedian dago: iraungo badu, gizaldi guztietan erabilliko duten gazteak bear ditu” (Tene Mujika, 1921).

Tene Mujika, 1936an 2036rako aldarria iragarri zuena - Gehiago irakurri

Klima aldaketaren narratiba ofiziala iruzurra da

2023/08/27

John Clauser, 2022ko Fisikako Nobel saridunaren baieztapena dugu hau... eta ez berarena bakarrik, puntako zientzialariena baino, orohar

Klima aldaketaren narratiba ofiziala iruzurra da - Gehiago irakurri