Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Ez zen alferrik pasatu

2025/09/20

Zalantzak ditut Lurdesek gogoko izango ote lukeen Inge Mendioroz (1) zuzendariaren “Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako” (2) dokumentala. Batetik, ez dudalako uste berak bere burua biktimatzat zuenik eta, bestetik, gizonezkoz ingurututako munduan ia emakume bakarra zenaz jabetzeak gainbeherakada baino jaikialdia ematen ziolako. Guztiz baikorra eta gozoa zen eta, ez horixe, dena egina eman eta erraz joan zitzaiolako.

Ez zen alferrik pasatu - Gehiago irakurri

Palestina eta Israelen alde, Hamas eta Netanyahuren kontra

2025/09/17

RTVEk erabaki du ez esku hartzea, hurrengo maiatzaren 16an Vienan eratuko den Eurovision Abesti Leihaketaren 70. ekitaldian, baldin Israelek parte hartuko balu. Ez da, ordea, aurrena horrelakorik erabakitzen. Lehenago beste horrenbesteko ezezkoa adierazia dute Irlanda, Herbehereak, Islandia eta Esloveniako telebista publikoek.

Palestina eta Israelen alde, Hamas eta Netanyahuren kontra - Gehiago irakurri

Sasiola: munduaren erdigunetik historiaren bide-bazterrera

2025/09/17

Ales Turrillas Aranzeta (1) publizista debarrak esana du Sasiola ingurumaria nolabaiteko “parke tematikoa” dela, ibaiaren ibar bietan eta ehundaka metro gutxiko esparruan aurkitu daitezke-eta paleolitikotik XIX. mendera arteko aztarrenak, historiaz, arkitekturaz, ekonomiaz zein merkataritzaz, bai eta gaur egun ezagutzen den pilotalekurik zaharrenetakoa ere.

Sasiola: munduaren erdigunetik historiaren bide-bazterrera - Gehiago irakurri

Zinemagintza espainiarra nazioarteko ordezkari bila

2025/09/13

Hilaren 17an. erabakiko da zein izango den espainiar zinemagintzak aurkeztuko duen ekoizpena, 2026ko Oscar Sarien Nazioarteko Filmik Onenaren kategorian. Hiru dira hautagaiak eta hiruak ikusgai ditugu egunotan euskal pantailetan: “Sirât”, “Romería” eta “Sorda”.

Zinemagintza espainiarra nazioarteko ordezkari bila - Gehiago irakurri

Iparraldeko talaiatik

2025/09/09

Joseba Aurkenerenaren “Euskal izarra beti pizturik” liburua ez da udal-liburutegian maileguz jaso eta egunero, loak hartu aurretik, hainbat orrialde irakurri eta bi astebeteren buruan berriro itzultzen den horietakoa, norberak erosi, lantzean behin atalka irakurri, eta urtetan indarrean iraun dezaketenetakoa baino.

Iparraldeko talaiatik - Gehiago irakurri