Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Ostolazaren oinordetza

2026/06/30

Lau-bost hitzetan laburtzekotan, Jose Manuel Ostolaza (1) izan zen debarra, indianoa, aberatsa, liberala eta filantropoa. Jaioterrian ditu bere izena daramaten kalea, oroitarria, Kultura Elkartea (2) eta Udal Liburutegia. Kuba eta Filipinetako gerretan aritu ostean, lan bila jo zuen Mexikora, non, nautika ikasia izan arren, indioei kapelak erosten hasi eta munduko lastozko kapelagilerik (3) handiena izateraino iritsi.

Ostolazaren oinordetza - Gehiago irakurri

Balearen memoria

2026/06/26

Balea da euskal historian eraginik handienetakoa izan duen ugaztuna (1). Balearik gabe ez genuke traineru-estropadarik izango, ez Ternua jantzirik, ezta itsasaldeko sei udalerriren (2) armarrietan balearik azalduko ere.

Balearen memoria - Gehiago irakurri

Herria astekaria eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza

2026/06/24

Herria astekariak eta Eukaltzaindiak elkarren arteko egitasmoa bideratzeko lankidetza-hitzarmena sinatu berri dute Baionako Herri Etxean. Peio Jorajuria Herria elkarteko presidenteak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak izenpetu dute hitzarmena.

Herria astekaria eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza - Gehiago irakurri