Antolakuntza zorrotza eskatzen du lurpeko elkarbizitzak
FRESNO
“Inoizko ederren jantzita baitago dena orain, desagertzear denean”.
IRAUTEA POSIBLE BALITZ BEZALA
“Bidaia batzuk alferrikakoak izan daitezke”.
“Buruz dakit amak kontatutakoa: urteak eta gertakizunak errezitatzen ditut, baina ez ditut ulertzen”.
“Egunek aurrera egin ahala, gero eta konplexuagoa iruditzen zait dena”.
“Inor ez da pertsona bera erreka batera salto egin aurretik eta ondoren”.
ERREKA
“Errekako harrien antzekoak gara orain: ura gelditzeko ezgai”.
“Baina gu ez geunden gertu, gu ez geunden urrun.
Gu han geunden, eta, beraz, ez genuen galtzen ari ginena ikusi. Laminek ere ez”.
LIKA
“Begietatik sartu zaio mundua barnera, eta hantxe egin du bere obra perfektua, obra kanibala: Paularen hezur-mami guztia desegin eta ordezkatu du munduak. Orain, Flaber koitadu bat baino ez da, zer forma hartu nahi duen ezin asmatuta”.
“—Paula, neure. Zer behar duzu?”
SOMETHING SOMETHING
“Tarte bat eman zuten bertan
urari begira eta
elkarri aitortzen zerk
eman
zien min eta zergatik
izango zen onuragarriagoa
aldentzea baina
ez zen nahiko kontsolamendu izan”.
“etxera joan dira gero eta
oinak garbitu dituzte bidetean
etxe zaharrek badutelako abantailarik oraindik”
“pentsatu du
kantu hau partekatu zezakeela edonorekin
baina ez beste inorekin”
“gauza batzuk ondoegi
gogoratu nahi ez dituenaren urguiluz eta
badoan jende horren guztiaren erdian
sentituko du
hau guztia ez dela gertatu”.
EDERTASUNA EDO
“Milioi bat urtez eutsiko nizuke”.
“Antolakuntza zorrotza eskatzen du lurpeko elkarbizitzak”.
