Hemen da berriz ere HernaniKomik, euskal komikigintzaren zita garrantzitsuena!
2014an sortu zen euskarazko komikigintzan zentratutako Parrapean jardunaldia Mahatserrian, eta lau edizio egin ziren 2017ra bitartean. Eta 2022an erreleboa hartu zion HernaniKomik-ek, aurten bosgarren edizioa izango duenak. Eta gaur egun euskarazko komikigintzaren zitarik garrantzitsuena dela zalantzarik ez dago.
Aurtengo edizioa ostiral eta larunbat honetan izango da, hilak 20 eta 21, Hernaniko Udalak antolatuta eta Harriet argitaletxeak, Xabiroik, Gaueko komiki-dendak eta Eusko Jaurlaritzak lagunduta. Urtero jardunaldi hauetan ibilbideari ematen zaion Joseph Camino saria Patxi Huarte Zaldieroak jasoko du arten. Kartela Jose Angel Lopetegi Lopek egin du.
Hainbat komiki-saltoki izango dira (Elkar, Gaueko, Harriet, Hernani Errotzen, Luterl taldea, Xabiroi... besteak beste) Hernaniko Atsegindegi Plazan aipatutako bi egunetan 11:00etatik 14:00etara eta eta 17:00etatik 20:00etara. Eta saltokietako batzuetan sinatze-txandak ere egingo dituzte egileek, Xabiroikoek adibidez. Han bertan izango dira komiki aurkezpenak:
- Ostirala, hilak 20 (Igor Leturiak eta Garbiñe Ubedak aurkeztuta):
- 17:30: Ategorrietan Fisterra. Markel Ormazabal, Beñat Apalategi, Lander Arbelaitz, Malen Gainzarain.
- 18:00: Haur Besoetakoa IV. Unai Iturriaga, Alex Sanvi.
- 18:30: Zeruaren margolaria. Saioa Maritorena.
- 19:00: Itsasoaren ahutzak. Jon Alonso, Adur Larrea.
- 19:30: Jende modernoa. Bertol Arrieta, Helena Azkarragaurizar.
- Larunbata, hilak 21 (Iratxe Retolazak eta Aitor Azurkik aurkeztuta):
- 17:00: Karakola eta barea. Ainara Azpiazu Axpi.
- 17:30: Ardi eta behi. Mikel Valverde.
- 18:00: Joana Albretekoa. Garazi Albizua, Olga Carmona.
- 18:30: Eneayz. Begoña Durruty.
- 19:00: Odol guztiak burdin gustua du. Gregorio Muro Harriet, Carlos Varela.
- 19:30: Aton: haritzaren itzal handia. Mikel Begoña, Asier Iturralde Gaston.
Egitaraua beste ekitaldi hauek ere osatuko dute:
- Ostirala, hilak 20:
- 11:30: Egunaren adinak, elkarrizketa-tailerra Maite Gurrutxagaren eskutik. Atsegindegi Plazan.
- 17:00: VII. Kromiki lehiaketaren sari banaketa. Dobera Euskara Elkartean.
- 21:00: Bertso afari marraztua. Bertsotan Uxue Alberdi eta Beñat Gaztelumendi arituko dira, marrazten Amaia Karrere eta Joseba Beramendi Exprai, eta gidari lanetan Asisko Urmeneta. Santa Barbara elkartean.
- Larunbata, hilak 21:
- 12:00: Joseph Camino saria ematea Patxi Huarte Zaldieroari. Atsegindegi Plazan.
12:30: Dzirt-dzart zuzeneko marrazketa saioa Asisko Urmeneta eta Eider Eibarrekin, Ainara Azpiazu Axpi gidari dela. Atsegindegi Plazan.
Bestalde, herriko erdiguneko hainbat dendatako erakusleihoetan margotu zituzten hainbat marrazkilarik eta horiek eta ikusi ahal izango dira egunotan zehar. Amaitzeko, aurtengo Joseph Camino saridun Zaldieroari dedikatutako erakusketa dago Biteri kultur etxean azaroaren 9tik 25era.
Argi geratu da, ezta? Zita galezina!

