Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Herri txiki, infernu handi

Herri txiki, infernu handi

Oier Gorosabel 2024/05/20 23:08
Juanita La Larga. Crisol #73, Juan Valera. Spanish hizkuntza. 1957ko uzt. 20a(e)an Aguilar(e)n argitaratua.

Oso ondo idatzittako liburua: idazliak errejistro jasoa zein herrikoia manejatzen jok (eta bistan jagok garaiko errepublikazale/materialisten hizkeria be ezagutzen dabela, parodiatzeko beste). Testu osuan umore fiña eta kontenidua be igartzen jok. Eta gustau jatak, baitta be, epilogo morokua, nun pertsonajiak mundutik zihar sakabanatuta amaitzen dabenez, 1855ian antxiñako espainiar inperixua zertan dagon ikusteko balixo deskuan.

Iruzkin gehixago Paperjale.eus-en (atzetik aurrera):

  • Don Andres jauntxuakin izandako tirabiran, ixa Juana Bixenta Olabe bat egin jok Juanitak! 😂
  • Bajoiak aurrera liburua eta, nahiz eta oin bilbe erromantiko arruntetan korapillatu, interesa mantentzen jok. Esate baterako, oiñ "iguala" famosuak zer ziran enterau nok. Nik amari entzunda najetsan, bazirala izen horretako osasun asistentzia mota bat eta noski, Igualatorio Mediko Kirurgikuan jatorrixan egongo zirala, baiña ez najenkixan detallerik. Eta hara nun topau doten pasarte argigarri hau: "...el boticario, que con el permiso del médico visitaba también y tenía bastantes igualas, era quien asistía a la enfermita y tenía que visitarla dos veces al día o por lo menos de diario. / Don Policarpo no se daba por entendido de la verdadera enfermedad y distaba mucho de querer aplicarle el conveniente remedio. La iguala que tenía con el escribano era de las más cuantiosas del lugar: cada año cincuenta reales. Esto, no obstante, le parecía muy poco para pagar tanta visita, por lo cual, según Serafina, el boticario buscaba compensación recetando mucho y obligando al escribano a gastar su dinero en potingues de los que él elaboraba en su casa". Arraixua, zelako ona gaurko osasun aseguru pribatu askorendako be balixo daben erretratu hau!
  • Benetan gozagarrixak dittuk Valerak egindako jente-erretratuak. Konplejuak dittuk gaiñera, "onak eta gaiztuak" topiko errezetik aparte, eta narratzaille omnisziente modura bere interbentziñotxuak be bajittuk, oso sinpatikuak. Kontakizunian, herri txiki bateko neurrira egindakua izan arren, idazlian errejistro zabala eta jakindurixia igartzen dok -modu fiñian, ez pedantian- eta pertsonajiak maittasunez tratatzen jittuk, baitta gorrotagarrixenak be. Etxakixat berari buruz gauza haundirik, klase altukua eta eruditua zala bakarrik, baiña trabes egingo najeukek baietz errepublikazalia izan. Gero ikusiko.
  • Asko gustau jatak XIX mendeko herri txiki bateko erromerixian deskribapena: garbantzo tostauak, gozoki postuak -danak artesanalak-, buñueluak prijitzen daben ijittuak, jente normal apaindua, txapliguak... Deigarrixa egin jatak, baitta be, maixuan pertsonajian deskribapenian natural-natural esplikatzia, zizka-mizkak poliki-poliki zelan jaten dittuan: hagiñik ez dakalako. Lehen 50 urteko pertsona baten zihero normala zan gauzia, eta gaur egunian pentsau eziñezkua, estetikian izenian.
  • Irakorketa atsegiña. Planteamendua be interesgarrixa, herri txiki dezimononiko baten bizimodu eta ohitturen erretratu bizixa, eta jauntxo baten menpe bizi dirazen esklabu alaiak. Ea orekia nundik okertzen dan...
  • Gardelegiko zabortegixan errekuperautako bildumako beste bat.
Amatiño
Amatiño dio:
2024/05/21 22:13
Nik Aguilar argitaletxearen dozena erdi bat ale dauzkat etxean, nire ama zenak utzitakoak. Zaharrenak 1945ekoak dira, ni jaio-urtekoak. Hor daude, amaren gomutaz...
Amatiño
Amatiño dio:
2024/05/21 22:14
Nik Aguilar argitaletxearen dozena erdi bat ale dauzkat etxean, nire ama zenak utzitakoak. Zaharrenak 1945ekoak dira, ni jaio-urtekoak. Hor daude, amaren gomutaz...
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024