Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Imanolek “Lau haizetara” darrai hogei urte geroago

Imanolek “Lau haizetara” darrai hogei urte geroago

Amatiño 2024/06/05 23:00
Imanol Larzabal (Donostia, 1947 – Orihuela, 2004) kantaria hil zela hogei urte beteko dira ekainaren 25ean, eta hirurogei, berriz, kantatzeari ekin ziola. Haren gomutaz eta omenez, ETBk ordubete luzeko kantaldia grabatu zuen aurreko astean Landarbaso abesbatzaren laguntzaz, ekainaren laugarren asteburuan eskaintzeko asmotan.

Leporaino bete zen grabazio-saioan Errenteriako Lekuona Fabrika aretoa, non bertako Landarbaso eta Kontari abesbatzek Imanol zenaren kantarik ezagunenen antologia eskaini zuten Iñaki Tolaretxipi eta Maddalen Dorronsoren zuzendaritzapean, hurrenez hurren. Bakarlari, Anne Barron.

Elkarlanean aritu ziren, orobat, Joxan Goikoetxea (pianoa eta soinua), Josune Marin (ahotsa eta gitarra), Txema Garcés (baxua) eta Roberto Pacheco (klarinetea). “La oreja de Van Gogh” taldeko Leire Martínez kantari errenteriarrak, aurkezlearenak egiteaz gainera, Imanolen pare bat abesti eskaini zituen.

Amaitzeko, taula gainean parte hartutako guztiek abestu zuten, bertaratutako entzuleekin batera, segurutik Imanol Larzabal nabarmenen gogorarazten duen kanta: Lau haizetara.

Imanol, euskal gizartearen porrotetakoa

1986 (Dolores González Katarain "Yoyes", 1954-1986) ondoren jaiotakoek ez zuten Imanol Larzabal ia nor zenik ere jakitzerik izan, eta aurreko belaunaldiak, ostera, aitortu edo ez, badaki Imanolekiko jarrera, oro har, euskal gizartearen porrotetakoa izan zela. 

Harkaitz Cano ausartu zen “Fakirraren ahotsa” delakoan istorioa nobelatzen (1). Zer nahi delarik, oraindik ere, damua eta deserotasuna sortarazten dituen gertaera lotsagarria bezain tamalgarria.

1) Literaturaren zubitegiak 11 kritika biltzen ditu Harkaitz Canoren sarreran.

2) Info-libre: "Euskadi a través de la mirada de Imanol"

Landarbaso
Landarbaso abesbatza, Errenteriako Lekuona Fabrikan. Aurrez aurre, ezkerretik eskuinera, Joxan Goikoetxea, Josune Marin, Leire Martinez, Txema Garces eta Roberto Pacheco.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: