Lekeit fiction
Aje bat dok, gazte literatura idaztian ondo biribildu bako argumentuak, eta "deus ex machinen" larregizko erabiltzia. Egixa dok, genero fantastikuak horrek jaukala: ez jagok dan-dana koherentia izan biharrik, eta oso exijentiak be ez gaittuk jarriko. Izan be, halako atxakixak kenduta, Lekitto ondo ezagutzen dogunondako liburu hau gozamen hutsa dok. Erreferentzia historiko-geografiko-literarixoz beteta, herriko jauntxo familixen refrito batetik datorren "Nieves Izotza"neko leiñuan gaiñeko belaunaldi-arteko-ministerio-del-tiempo-el-nombre-de-la-rosa tipoko jolas baten sartzen gaittuk, neri irakortzeko oso entretenigarrixa egin jatana, baiña (dana esan biharra dago), nere 16 urteko semiari korapillotsu xamarra.
Paperjale.eus-en botatako beste pare bat arrantza:
- Oso gustora irakortzen najabilk. Halan be, argumentuak pespunte errezegixak jittuk eta leku-izenak letra bakarra aldatuta kamuflatzian errekurtso hori arrarua dok, lekuok ezagutzen doguzenondako behintzat.
- Gaixak erakarri, eta instituturako irakortzen dabillen semiari kendu jetsat. Nobela historikuakin gauza kuriosua gertatzen jatak: historiazale modura asko gutxiesten juat (zenbat adarjotze egin izan dittudazen etxian, totimartinezdelezeismuan kontura), baiña gero oso gustora irakortzen juat. Gaiñera, baliabide bikaiña dok historia datu "gogorrak" publiko orokorrera zabaltzeko.