Blogak
Erosleen konfiantza
2008/10/10Bururik jaso ezinda diharduen finantza-krisialdia konfiantzarik ezaren ondorio omen. Konfiantzarik ezak eraman omen du Burtsa azken hiru urteotako baliorik murritzenetara eta konfiantzarik ezak eraginda ari omen da jendea buru-belarri akzioak saltzen. Bai ote? Nik ez dut uste ordea konfiantzarik falta denik. Are gehiago, esango nuke esan konfiantzadunak ez direla konfiantzabakoak baino gutxiago, hain justu beste horrenbeste baizik.
Hobe beharrezko kritika Euskaltzaindiari
2008/10/10Plazer eta ohore handia da guretzat idazle gonbidatu baten izkribua argitaratzea Volgako Batelariak-en: Mikel Hernández Abaituaren "Hobe beharrezko kritika Euskaltzaindiari" artikulua. Hernández Abaituak (Gasteiz, 1959) rol garrantzitsu bat bete du 1980ko hamarkadatik aurrerako euskal letren berrikuntzan, eta bereak dira, besteak beste, "Panpinen erreinua" (1983), "Ispiluak" (1985) eta "Bazko arrautzak" (1995) ipuin liburuak, eta "Etorriko haiz nirekin?" (1991) eta "Ohe bat ozeanoaren erdian" (2001) eleberriak. Duela gutxi bere doktorego tesia irakurri du, Ramon Saizarbitoriaren lehenengo eleberrien inguruan. Ongi etorri Volgako ibaiertz honetara...
Bista El Casco-tik, edifizoarekin
2008/10/09Simulazio hau egin dugu ikusteko nolako eragin bisuala izango duen Errebalek, Blas Etxeberria kaletik ikusita.
Zolloko Ustara auzuan
2008/10/09Ustara auzora bueltan, bigarrengo sorpresia: hamen, Bilbon bertan ixa-ixa, euskeraz egitten dala ondiok.
Euskal oximorona
2008/10/09Jesús Eguigurenek publikatu du bere tesia Hiria argitaletxean eta gaur aurkeztuko du liburua Donostian.
Bista El Casco-tik
2008/10/08El Casco-ko etxeetatik San Agustin kalera lerro zuzena eginez, Blas Etxeberria eta San Agustin bisualki batu beharko luketen plaza lortzen dugu. Argazkian ikusten duguna ikusi beharko genuke, beraz, Errebal Center eraikita ere. Proiektuak bista hau mozten digu.
Elkarrizketa Volgako Batelarioi
2008/10/08Irailaren 27an Volgako Batelarioi (tira, harrapatu gintuztenoi) egindako elkarrizketa bat argitaratu zen El Correo egunkariko edizio batzuetan. Elkarrizketa hura hemen plazaratzea otu zaigu, osorik gainera, aspaldi ez dugulako elkarrizketarik zintzilikatzen (eta autobonboa gustatu ez ezik, praktikatzen dugulako). Leire Iturregi kazetariak bota zizkigun galderak, eta guk, txintxo-txintxo, halaxe erantzun genituen.
