Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Mundu-jaurlaritza

Mundu-jaurlaritza

Amatiño 2008/11/06 22:46
Krisiak ezer frogatu badu zera da: mundu-merkatua bat dela eta erabakiak hartzeko gobernuak, aldiz, barrena hogeitaka. Lekutan da, oraindik, hirurogeigarren hamarkadako zientzia-fikzioak kirikatzen zigun mundu-gobernua.

Europako Batasunaren sortze-arrazoia ez zen ekonomia izan,  ekonomiari erantzun bateratua emateko borondate politikoa baino. Bigarren Mundu Gerra armagintzarako lehengaiez (ikatza eta altzairua)  jabetu nahi zituztenen arteko norgehiagoka izan zen eta, gerra osteko bake-estrategia finkatzeko, Robert Schumanek ikatza eta altzairua elkarrekin kudeatzeko gertu leudekeen gobernuen batasuna  proposatu zuen 1950an, ordurarte elkarri erasoka jardundako Frantzia eta Alemania tarteko.

Orduan bezala, orain ere, finantzen eta energia-iturrien kudeaketari buruzko eztabaida dago munduko gatazken barne-muinetan. Guztiaz aho batez arduratuko den mundu-jaurlaritzarik izango al da noizbait? Seguru gero baietz, nahiz eta hurrengo berrogeita hamar urtean guk ikusi ez. Baina halere, ezertan hasteko, zein da egungo  Schuman?

Argia, 2008ko azaroaren 9an.

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: