Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Josu Leokanne / Santa Klara eibartarrona!!

Santa Klara eibartarrona!!

Josu Mendicute 2008/11/07 19:51
Donostiako Santa Klara uhartia eibartarrona da. Kapitalaren zapalkuntzak eraginda, historiak ez du jaso zehazki zein gerratan izan zen; baina ahozko ondarearen arabera, Santa Klara eibartarrona da. Donostiarrek Frantsesen aurkako guda batean, arma-faltan, eibartarrei erosi zizkieten armak. Dirurik ez, eta ordainetan Santa Klara uhartea eman.
Santa Klara eibartarrona!!

Historia idatziak jaso ez duenez, ezin dugu zehaztu zein gerratan izan zen. Badirudi “San Luisen ehun mila semeak” Donostiara sartu zirenean (Konbentzio gerra) izan zitekeela, baina ez dago argi. Zailago dirudi Napeleondarren garaian izatea, honek biztanle gehienak barruan harrapatu baitzituen. Kasu hortan, kanpoan zegoen norbait izan beharko zen, eta zor bitxia dirudi, Donostia osoa kiskali eta herritarrak hilda baitzeuden. Hala ere, horrek beste hipotesi bat irekiko luke: desesperazioaren eraginez Santa Klara momentu horretan eibartarrei entregatzeko prest egitea.

Edozela ere, gure eibartar arbasoek armagintzan egindako lanaren ordaina da Santa Klara, zor historikoa, Eibarko herriak aldarrikatu behar duena.

Santa Klara eibartarrona!

Aitor
Aitor dio:
2009/01/07 18:45

Ai ene, nolakoak zarie eibartarrok... jeje!! Orain Santa Klara aldarrikatzen!!

Esaten daben moduz, "Los de Eibar son como los de Bilbao, pero con dinero".

Agur!

Josu
Josu dio:
2009/01/07 19:08

Bilbotar dirudunak ei gara, bai. "Bilbaínos con mil duros más en el bolsillo". Zumaixan, berriz, "Fluoreszentiak" deitzen deskue: "iluminan mucho y gastan poco".

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Josu Mendicute

Goizaldean jaio nintzen, gurasoek koadrilarekin afaria amaitu eta Korrika Eibartik pasa artean. Urte batzuk geroago Eibarko Alkate izateko hautagai izendatu naute.