Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Pintxo lehiaketa

2010/10/18

Joan zen ostiralean iluntze polita izan genuen: lagunen artean pintxo-lehiaketa antolatu genuen. Benetako lehiaketa: araudia, tentsioa, tira-birak eta sari-banaketa. Denok II. edizioaren zain.

Pintxo lehiaketa - Gehiago irakurri

Ekonomiarik ere bada euskararen munduan

2010/10/17

Orain hurrengo euskarazko irratsaio-arduradunak aitortu zidan gero eta errazago eta sarriago aipatu ohi dituztela gai ekonomikoak. Berak esana “aurrekoan, estreinako, hiru enpresari bildu nituen eta… oso ondo”. Kazetaria bera harrituta lortutako balentriaz. Auskalo noiz ekin ote zitzaion euskararen normalizazioari baina, begi bistakoa gero, oraindik ere makinatxo bat falta zaigula gaina hartzeko.

Ekonomiarik ere bada euskararen munduan - Gehiago irakurri

Txakilletan

2010/10/16

1988 ingurua, kirol talde bateko gaztiak Eibarko taberna baten gagozak gu baiño taldekide nagusixaguekin. Halako baten nere pelukerua sartzen dok, gizon nagusixa ordurako, jubilatzeko gitxi, alaixa eta berbalduna. Gurekin barriketan geratu dok, eta tragua hartuta barriro joiak pelukerixara. Harek urtendakuan, guretako batek: “Ma-ri-cón!” jiñok poliki, modu zatarrian. Bere kautan baiña danok entzuteko moduan. Eta iribarria galdu barik, danok segidu juagu konbersaziñuakin.

Txakilletan - Gehiago irakurri

Energia-paradigmaren aldaketa

2010/10/15

Aspaldiotan gero eta gehiago hitzegiten, idazten eta eztabaidatzen da energiaz baina gutxitan jakin izaten da, ordea, zehatz mehatz behintzat, zein den agintarien iritzia. Zentzu honetan erabat interesgarriak beraz gaur goizean bertan Xabier Garmendia Industria eta Energia sailburuordeak Miramongo Teknologia Elkartegian azaldutako hildo nagusiak.

Energia-paradigmaren aldaketa - Gehiago irakurri

50 urte ez dira ezer

2010/10/15

Azken egunotan beheko testua heldu da nere eskuetara. Harrittuta geldittu naiz fetxia ikusi dotenian.

50 urte ez dira ezer - Gehiago irakurri

"Argindartegi" berriak, abian

2010/10/14

Hamar urte barru Euskal Autonomia Erkidegoan matrikulatuko diren hamar auto berrietatik bat argindarrez arituko da eta 40.000 argi-hornigailu inguru sakabanatuko dira han-hemenka, kalez kale, aparkaleku publikoetan zein saltoki-guneetan. Repsolek eta Energiaren Euskal Erakundeak "Ibil" sortu dute eta auto elektrikoaren iraultza abian da.

"Argindartegi" berriak, abian - Gehiago irakurri