EHrZ lehiaketa: Euskal HerriRa zuzenean
Tamalez, uste dut Bidasoa ibaiak eta Pirinio mendiek baino handiagoa dela Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko muga. Poliziak alde batetik besterako joan-etorriak orain baino gehiago eragozten zituenean errazago genbiltzan. Orain, berriz, denak "europuzkerti" bihurtu garelarik, ez al da zailagoa harremanak izatea?
Harira. Lagun batek bidali dizkit Euskal Herria zuzenean maketa lehiaketaren oinarriak. Laburbilduz:
1.-Euskal Herria Zuzenean elkarteak antolatutako Euskal HerriRa Zuzenean 2011 lehiaketan izena emateko epea otsailaren 23an amaituko da.
2.- Lehiaketaren xedea da Euskal Herriko artisten eta produkzio musikalaren promozioa egitea eta bertako talde guztiei irekita dago.
3.- Finala 2011eko apirilaren 1ean jokatuko da Biarritzeko Atabal kontzertu aretoan.
4.- EHZ festibaleko programazio taldeko kideek osatutako entzuketa komiteak 12 musika talde atxikiko ditu. 12 taldeak 2011ko otsaila bukaeran abisatuak izanen dira, eta zerrenda martxoaren 4an EHZ elkartearen webgunean argitaratuko da.
5.- Irabazlearen saria EHZ 2011 festibalean eta Donostiako Aste Nagusian jotzea izango da.
Izenematea formulario honen bidez egin behar da.