Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik / Besarkadak doan

Besarkadak doan

Asier Arregi 2011/01/24 00:10

Nire anaia Iban zendu dela hogei egun igaro dira.

Egunotan besarkada ugari jasotzea tokatu zait, eta baita prezio berdinean ematea ere. Jaso barik eman ezin, eta eman barik ezin jaso.

Batzuk fisikoak, beste batzuk birtualak. Batzuk, oso sentituak, hartu-eman sakonean, estuan, beste batzuk laburxeagoak, ikutu eta banatu. Emateko modu asko daude, binaka, hirunaka, gehiagoka (batasun keinuan kiroletan esaterako), aurrez aurre edo alboka, muxu ta guzti edo aurpegien kontaktuan. Estu estua izan, edo piskat hotzagoak, atseginak izan ohi dira. Eta ondo ondo emandakoak direnean, terapeutikoak ere badira abrazoterapia egiten dutenentzat bederen, eta egiten ez dutenentzat baina besarkatzen direnentzat, neurriren baten, baietz seguru.

Besarkada lotsatiagoak ere badira, besoak arkotu baina bihotzen talka eta kontaktua ekiditzen dutenak. Batzutan agian nesken bularraldeak ezar diezagukeen lotsa izan daiteke, baina mutil askorekin ere pasatzen denez, izango dira arrazoi gehiago edo lotsa modu ezberdinak distantzia horiek sortzeko, gertutasun falta, sentimentu gutxiago, enpatia eza, ohiturarik ez... Auskalo. Horrela, baliteke batzutan, sasi-besarkada ere izatea. Egunotan ez dut halakorik sentitu nahiz eta forma guztietakoak izan ditudan, baina inoiz iruditu zait.

Emateko forma fisikoak ez du besarkadaren benetakotasunik bermatzen. Sentimentuak bai. Bihotzetik jaioak izan behar lukete izena merezi izateko, kortesia hutsezkoa edo derrigortutakoa denean gezurretik ere badaukatelako. Ez dakit sasi-besarkada esatea zuzena den, baina ez zait beste ezer bururatzen.

Sasietatik saltoka benetakotasunetik metaforara bidean, besarkatu, hitzekin ere egin daiteke besarkada hitza erabili gabe, baita begiradarekin ere, edo keinu batekin, pentsamenduarekin, musikarekin...Honetara, jarrera batekin zerikusi gehiago izan dezake, eragiketa fisiko konkretu batekin baino. Edozer besarkatzeko jarreran bagina: drogazaleak, putak, asesinoak, aberatsak, pobreak, poliziak, atxilotuak, politikoak, terroristak, bankariak, gaixoak, eroak...edo zergatik ez, mendiak, itsasoak, ibaiak, elurra, euria, basoak, landareak, zuhaitzak, piztiak eta abar besarkatuko bagenitu...paradisuan geundeke.

Gaur bideo honetako lotura bidali didate eta irripar eder batekin geratu naiz. Orain nagoen egoeran... eskertzekoa.



besarkada haundi bat,

bihotzez

Jon
Jon dio:
2011/02/02 02:22

Aupa Asier Asko pozten naiz berriz blogean idazten ikustea. Laster bueltatzeko asmoa daukat Euskal Herrira eta espero zurekin kontaktuan jartzia. Besarkada handi bat nire partez.

leire
leire dio:
2011/01/24 18:07

Oso post politta, Asier! Gure gizartian ez dakagu besarkadak emoteko ohittura haundirik, eta penia da, ederrak diralako benetan. Penia da egoera konkretuetara baiño ez besarkatzia alkar, eta ixa beti momentu gogorrekin lotuta egotia. Momentu onetarako be laga biharko gendukez, ezta hala? Zuri, baiña, besarkadarik haundixena eta beruena! Laztan bat, Asier

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.
Azken erantzunak
Jode, zelako zomorro-friki-nerd itxuria dakazuen ... Oier Gorosabel, 2024/03/13 14:39
Millesker Eider, 2023/12/27 22:39
Zabieeerrr Zabier Adan Porreneiro, 2023/11/24 17:37
Bapo. Ondo ulertu nuen aurrekoan. Eskerrik asko. Amatiño, 2023/08/28 16:16
Bai adiskide, badago larrialdi klimatikoa eta ... Asier Arregi, 2023/08/28 15:26
Adiskide: alde zein kontra, besteen iritziak ez ... Amatiño, 2023/08/28 11:18
Ederra sartu digute bai, jaun andreok. Horretan ... Joseba Argintxona, 2023/08/13 20:18
https://hermanosbarea.tv/video/aguas-de-arriba-y-m... Asier Arregi, 2023/02/22 15:12
Hala bedi! Asier, 2023/02/18 12:41
Artikulu bikaina. Lerro gutxitan laburbiltzen du ... odlok, 2023/02/16 12:02