Blogak
Mutil-dantzak eta nesken parte-hartzea
2011/07/29Elizondon, Santiago egunean neskak atera ziren mutil-dantzetan eta ondorioz urtero dantzatzen duten hainbat dantzarik plaza utzi zuten. Horren inguruan eztabaida dago Baztan-en, azken urteotako eztabaidak jarraitzen du, eta Baztandik kanpo ere izaten ari da oihartzuna.
Bengoa vs Unzalu
2011/07/29Ez dakit nik, bene-benetan, nork duen arrazoia, euskararen mesedetan zein kaltetan Osakidetzak hartu berri duen erabakiaren inguruan. Eta segurutik sekula ez nintzen eztabaida honetan sartuko Bengoa sailburuaren eta Andoni Unzaluren deliberamenduak entzun izan ez banitu baina… hauxe gero marka, hartutako erabakiaren defenditzaileen leloak izan dira, hain zuzen ere, kontrako esparrura eraman nautenak.
Ames bat
2011/07/28Aurreko baten espiritismo saio baten partehartu neban. Zirraragarrixa izan zan: antxiñako gizon baten arimia ekarri genduan gaur eguneko Lekeittiora, mesa-camilla baten gaiñian egindako nigromantziei esker.
Zikiro: 23 urtetan zigorrik jaso ez duen entrenatzailea
2011/07/28Noticias de Gipuzkoako Juanma Molineroren zutabean izan dut Joxe Luis Altzugarairen berri.
Goaz taldearen aurrenengo antzezlariak
2011/07/28Goaz antzerki taldea 1974 urteko udazkenean sortu zen Deban, garai hartan suspertu zen euskal giroaren inguruan. Zenbait hilabete geroago, 1975eko urtarrilaren lehen astean edo, aurren-aurrenengo antzezlana eskaini zuen: Piarres Lartzabalen “Senperen gertatua”. Ondotik etorri ziren Daniel Landarten “Hil-biziak”, 1976an, eta “Xuri gorriak eta..”, 1977an. Gero gerokoak, nola-hala, gaur arte.
